Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Materiala | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Margolari baten obrari mugak jartzea zaila den bezala, zaila da, baita, Koldo García Ordokik zein produktu egiten dituen zehaztea. Izan ere, nor ausartzen da irudimenari mugak jartzen?
Edukiari ez, baizik eta euskarriari begiratuz gero, besteak beste honako produktu hauek egiten dituela esan dezakegu:
Produktu lauak. |
1. Bi gainazal dituzten elementuak: ohazalak, ehunezko beirateak, koadro edo tapizak, etab., paisaiak, ezkutuak, loreak edo dena delakoak irudikatuz. Hauek guztiak hainbat neurritan egiten ditu, txiki zein handi.
2. Hiru gainazal edo bolumeneko elementuak: panpinak, frutak, belarritakoak, poltsak, motxilak, etab.
Zenbaitetan bere irudimenari hegan egiten uzten dio, eta beste batzuetan, berriz, enkargatzen dizkioten lanak egiten ditu (ezkutuak, marrazkiak, etab.).
Artisautza azoketan eta bere etxean bertan saltzen ditu bere produktuak.
Panpintxoak. |
Gaia kontuan izanik, Koldok bi produktu mota bereizten ditu: