Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Materiala | |
Prezioak |
HISTORIA
Gizakiak bere arroparen batean egindako urratu bati adabaki bat ipintzeko
beharra izan zuenean eman zitzaion hasiera gaurkoan aztertuko dugun artisautzari.
Izan ere, egoera guztiz arrunt horixe izaten da oihal baten gainean beste
oihal zati bat jartzera eramaten gaituen arrazoi nagusia.
Gerora, aberatsak ere hasi ziren mota ezberdineko oihalak elkarri jostean
zetzan teknika erabiltzen, besteak beste kapetan gurutzeak, ezkutuak edo
bestelako irudiak jartzeko.
Produktu lauak. |
Herrialderik hotzenetan, jantziei (estalkiak, ohegainak, berokiak, etab.) lodiera handiagoa emateko erabiltzen zuten teknika hau, tenperatura baxuen aurrean beroa ematearren. Eta, urteen zein erabileraren poderioz oihal hauek zahartutakoan, zamarientzako manta modura erabiltzen zituzten. Babes eta bero handiagoa emateko, barruan artilea, kotoia, artoaren oskolak edota egunkarien paperak sartzen zizkieten.
Etorkin holandarrak izan ziren mota honetako ehunak Ameriketako Estatu Batuetara eraman zituztenak, nahiz eta jende askok pentsatzen duen moda hau iparramerikarra dela jatorriz.
Horrelaxe sortu zen almazuela-ren artisautza, gaur egun patchwork izen ingelesez ere ezagutzen dena.
Dirudienez, Gaztelan X. mendean ohearen gainean jartzen zen estalkia izendatzeko
erabili ohi zen almozala hitzetik dator almazuela. Lehenak, berriz, almoçalla
hitz arabiarrean du jatorria, zeinak musulmanek otoitz egiteko erabiltzen
duten alfonbra txiki eta sarritan modu zoragarrian apaindua egoten dena
adierazten baituen.
Erkidego behartsuetan sortu zen artisautza mota hau, oihalak behin eta berriro erabiltzeko xedearekin.
Panpintxoak. |
Espainian, Lola Barasoain artisauaren lanak ditugu almazuela-ren artearen adierazle nagusiak. Errioxan dagoen Lomos de Orios ermitako zaindari zen denboran egindako lanak Sorzanon daude gaur egun ikusgai.
Artisautza mota hau Errioxan mantendu da ondoen, eta batez ere Camerosko mendizerran, Cidacos eta Alhama bailaretan, Trevijano de Cameros, Jalón, San Román, Villanueva, Villoslada eta Lumbreras bezalako herrixketan. Elkarte bat ere bada bertan: “Asociación de Artesanas de la Almazuela”.
Almazuela edo patchwork modernoaren baitan, hiru aldaera ezberdin daitezke: “izarra”, “log cabin” eta “aplikazioa”.
1. “Izarra”: forma geometriko xume eta zuzenak erabiltzen direnekoa
(hirukiak, laukizuzenak, etab.).
2. “Log cabin” (ingelesez, enborrezko txabola): adabakiz egina. Hauxe da Errioxako artisauek lantzen duten mota, “gurutze motakoa” izendatzen dutena. Lauki edo elementu nagusiaren inguruan pieza batzuk jartzen dira, irudia gero eta handiago bihurtuz. Litekeena da txabolak egiteko enborrak adabakiak bezala metatu behar direlako ipini izana “log cabin” izena.
Produktu lauak. |
3. “Aplikazioa”: oihal baten gainean, itxura heterogeneoko elementuak ipintzen dira, marrazkiqk, paisaiaak eta abar sortzeko.
Ameriketako Estatu Batuetan, nolakoa den irudia, izen ezberdinak ematen dizkiote ehunari: hexagonoak erabili baldin badira, “amonaren lorategia” deitzen diote; ezkongaiei egindako opari bat izanez gero, “ezkontzako eraztun bikoitza”; beste batek “hartzaren atzaparra” du izena, etab.
Artisautza mota hau hasiera-hasieran erabilgarritasunari begira sortu bazen ere, gaur egun edertasuna lortzeko erabiltzen da, oihalgintzako arte bat bihurtu baita. Orain, adierazpide berriak bilatu nahiean, zuntzak, perlak, hariak, kristalak eta abar eransten zaizkie ehunei.
Asociación Española de Patchwork (A.E.P.) delako elkarteak erakusketak antolatu ohi ditu.
Euskal Herrian bada zaletuen elkarte bat, bi urtean behin gisa honetako artelanen erakusketa bat antolatzen duena. Aurtengoa Errenterian izan da.
Donibane Lohitzunen ere bi urtetik bi urtera antolatzen dituzte erakusketak.
Belarritakoak. |
Bestetik, Patchwork-aren Europako Elkartea ere badago.
Garaiotan, herrialde asiarretan prozesu industrialen bidez egiten dituzten patchwork lanak ari zaizkigu gure merkatuetara iristen, baina hain dira baxuak hauen prezioak, gure artisauek ez daukatela horiekin lehiatzerik. Nolanahi ere, saltokietan ikusten ditugun ekialdeko produktu horien kalitateak ez dauka mendebaldeko artisauek egiten dituzten almazuela edo patchwork lanekin zerikusirik.