Argazkia
Zuriñe Gredilla
Zurezko Tailuak
2004/12/03-17
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Materialak
 Elementuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

Zuriñe Barakaldon jaio zen (Bizkaia), 1966an. Oinarrizko ikasketak egin ostean, artea gustatzen zitzaiola ikusita, 18 urterekin pintura ikasten jarri zen, batez ere marrazketa, olioa eta akrilikoa. Teknika hobetzeko asmoz, 21 urterekin Debako Arte Eskolan sartu zen, eta, hiru urteko iraupena duen ikasketaldian, marrazketa eta pinturaz gain, beste hainbat arte ere landu zituen: buztingintza, tailuak, eta abar. Grabatu kalkografikoetan espezializatu zen.

Zura lantzeko teknikan aurrera egiteko asmoz, beste hiru urtez Eibarko Paulino Larrañaga artisauarekin aritu zen lanean.

1993an, etxabe bat alokatu zuen Deban, tailu lanak egiteko. “Bizirauteko”, baina, Zuriñek beste hainbat lan ere egiten zituen. Bost urte geroago gaur egungo lokalera lekualdatu zen, eta esklusiboki eta profesionalki zura lantzen jarri zen.

Bere lanak ezagutzera emateko, artisautza azoketara joateko ohitura du. Nolanahi ere, ez dezagun pentsatu azoka hauetan asko saltzen denik, alderantziz baizik. Baina jendearekin harremanetan jartzeko modu bat da, gero bere tailerrera jotzen baitute enkarguak eskatzera.

Erakusketa ugari egin ditu, bai banakakoak, bai taldekakoak.

Zura lantzeko ikastaroak eman ditu Donostian, Bilbon, Lasturren (Deba. Gipuzkoa), Ondarroan (Bizkaia), etab. Adin guztietako jendea izan du ikasle.


CURRICULUM VITAE

Prestakuntza:

Goi batxilerra

Prestakuntza osagarria:

1999


1990


1987


1985

Laneko esperientzia:

1999


1997


1995-1997


1995


1995


1994


1991- 1990


1990

ERAKUSKETAK:

2004

2003

2002

2001

2000


1999

1998

1997

1996

1994

1993

1991

 Galeria
Bilatu Euskonewsen