![]() |
Sarrera |
![]() |
Artisaua |
![]() |
Produktuak |
![]() |
Materialak |
![]() |
Elementuak |
![]() |
Prozesua |
![]() |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Zuriñek
bi produktu mota egiten ditu. Alde batetik, “klasikoak” izenda
ditzakegunak: kutxak, argizaiolak, ezkutu heraldikoak, idazkunak, burualdea
zizelkatuta daukaten sehaskak, esekitokiak, lanparak, ordulariak, etab.
Eta, beste aldetik, eskulturak. Nahiz eta kasu hauetan lanaren alderdi nagusia zura zizelkatzea izan, eskulturak beste material batzuekin (harria, burdina, etab.) osatzea eta kontrastatzea gustatzen zaio gure artisauari. Horrela, bere inspirazioan oinarrituz, oso efektu estetiko bereziak lortzen ditu, espresibitate handiko lan ederrak.
Bere
produktuei ateratako argazkien album bat du.
Eibarren egin zuen erakusketa baten katalogoan irakurritako hainbat pasarte erakutsi nahiko nizkizueke:
Zuhaitzetatik eskuratzen dizkizuet bide hauek. Zuei dagokizue zeharkatzea, memoria berreskuratzea, sustraiak berraurkitzea, ama lurrari elkartzen gaituen lotura sakratua berregitea. |