Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Materialak | |
Elementuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
MATERIALAK
Zur zaharren bila ibiltzen da beti. Zergatik? Batetik, eta nagusiki, obrari zama historikoa emateagatik, nortasuna. Bestetik, denboraren joanak oso patina berezia ematen diolako zurari, edertu egiten du. Eta, zur hori guztiz lehor eta egonkortua egotean, bere horretan mantenduko delako, zartatu edo tolestu gabe. Eta, gainera, zura birziklatzeko modu bat delako.
Bere lanak egiteko, kasu bakoitzerako egokiena iruditzen zaion materiala erabiltzen du. Esaterako, pagoa sehaskak egiteko aukeratu ohi du, arinagoak izateko; intxaurrondoa eta ebanoa, berriz, kalitate handiagoko lanak egiteko erabiltzen ditu, oso zur interesgarriak direlako, baina ez oso ugariak.
Dena den, haritzondoaren zura lantzea gustatzen zaio gehien, egur gogorra, ederra eta sinbolismoz betea iruditzen zaiolako.