Argazkia
Zuriñe Gredilla
Zurezko Tailuak
2004/12/03-17
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Materialak
 Elementuak
 Prozesua
 Prezioak


SARRERA

Artisautzari buruzko fitxa hauek argitaratzen daramatzagun urteetan zehar, maiz izan ditugu gure artean zura lantzen aritzen diren artisauak; hala nola Fermín Anda (ikus Euskonews, 166. zkia.), Lander Urkia (Euskonews, 217. zkia.), Antxon Mendizabal (Euskonews, 243. zkia.) eta Ana Aldana (Euskonews, 263. zkia.). Gaurkoan, Zuriñe Gredilla ezagutzeko aukera izango dugu.

Badira hiru elementu, zura lantzen aritzen diren artisau guztiek behar izaten dituztenak: zura, erremintak eta eskuak. Baina elementu berberak behar dituzten arren, artisau bakoitzak bere ideia eta sentimenduak dauzka. Jakina, hori bera beste edozein lanbideri buruz ere esan dezakegu: margolari zein sukaldari izan, lanbide bereko jendeak gauza antzekoak egiten ditu, baina bakoitzak izaten du ezberdintasunik halere. Eta hori oso garbi ikus dezakegu zura lantzen duten artisauen kasuan; zeinen berdin eta ezberdinak diren! Ez bazaudete hain ziur, ikus itzazue beren produktuak.

Zuhaitzetatik berreskuratzen
ditugu gure kondairak,
egur landuak aztertuz berriz
iraganeko aztarnak,
garena eta izana,
ama lurrak emana,
bertan ditugu sustraiak,
zeharka itzazu iraganetik
orainerako zubiak
K. Larrañaga

 

 Galeria
Bilatu Euskonewsen