Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Lanabesak | |
Prezioak |
ARTISAUA
San Miguel del Arroyo (Valladolid) herrian jaio zen Manuel, 1967ko otsailaren 24an. Bost urte zituenean, bere gurasoekin Donostiara etorri zen bizitzera, eta bertako Egia auzoko Font y Andreu eskola publikoan egin zituen ikasketak.
Bere aita Altza auzoko Nerecán enpresan aritzen zen lanean, eta, tarteka, baita Donostiako Polloe hilerriko panteoiak mantentzen ere. Hemen, Mármoles González enpresako jabeen lagun egin zen, eta hauek lanorduetatik kanpo lana egiteko aukera eskaini zioten. Hauen eskutik ikasi zuen marmolari lanbidea.
Hamalau urte zituela, gure artisaua fruta-denda batean hasi zen lanean, eta gero Super-Amara supermerkatuan, non bederatzi urte eman baitzituen guztira. 1991n, supermerkatua utzi eta bere aitak egiten zuen lanari ekin zion, hilerriko panteoiak mantendu eta garbitzeari alegia.
1993an, bere anaia José Ignaciok (1956an jaioa) marmoldegi bat zabaldu zuen gaur egun Manuel aritzen den lokalean, eta elkarrekin hasi ziren marmolari lanetan. Garai hartan, 26 urte zeuzkan gure artisauak. Horrela, anaia biak elkarrekin aritzen ziren tailerrean lanean, eta baita aita ere, bere aisialdian.
Aita 1997an hil zen, eta 2001ean bere anaia José Ignaciok utzi egin zuen tailerra. Ordudanik, gure artisaua bakarrik aritzen da lanean.
Ezkongabe dago Manuel.
Manuel Llanderas Muñoz Karmengo ama 62, behea Egia auzoa 20012 DONOSTIA Tef.: 943 28 34 44 |
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria