Argazkia
Luis Salmerón
Tailuetan Maisu
2006 / 01-20 / 02-03
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Materialak
 Makinak
 Lanabesak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

1934ko otsailaren 23an jaio zen, Almerían. Lehen mailako ikasketak egin ostean, bere aitak –ogibidez ebanista- tailer batean sartu zuen, zizelkatzen ikas zezan. Bien bitartean, Almeríako Arte eta Lanbideen Eskolara ere joaten zen, marrazketa eskolak jasotzera.

Bere anaiak Donostian egin zuen soldadutza, eta bertara joateko esan zion. Hamazazpi urterekin, beraz, gure artisaua Errenteriako Ondartxo auzoan kokaturiko Fermín Lesacaren tailerrean hasi zen ikastun gisa lanean.

Soldadutza egin ondoren, aipaturiko tailerrera itzuli zen, baina haientzat ez ezik, beste batzuentzat ere aritzen zen lanean, autonomo gisa afiliatuta egon baita beti. Horrela, Donostiako Euskal Herria kalean ebanisteria eta tapizgintzako tailerra zeukaten Iparraguirre anaientzat ere ibili zen altzariak zizelkatzen, eta baita hiri bereko Urbieta kalean, Arte Ederren eraikinaren aurrean zegoen beste ebanisteria batentzat ere. Irungo Consuelo Fernándezen tailerrerako ere bai.

Gerora, Behobiako Ceberio tailerrean hasi zen lanean, eta 13 urte eman zituen bertan. Irunen bizi zenez, egunero ibiltzen zen Behobiara joan-etorrian.

1972az geroztik ia gaur arte, Nestor Basterretxea artistarentzat aritu da lanean.

1980an, gaur egun aritzen den tailerra zabaldu zuen.

Hainbat urtez, zizelkatzen ikasteko klaseak eman zituen Debako Artisautza Eskolan eta Irungo Lanbide Heziketarako Bidasoa Institutuan.

Artisautza azoka bakar batera joan da: 2005eko abenduan Irungo FICOBAn antolatu zenera.

1973an Maite Urrestirekin ezkondu zen, eta 3 seme-alaba dauzkate: Mikel (1975ean jaioa), Jon (1977an) eta Maitane (1983an).

LUIS SALMERÓN NIETO
Zapatainzabala kalea 11
20303 IRUN
Tef.: 943 62 92 42

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen