Argazkia
Luis Salmerón
Tailuetan Maisu
2006 / 01-20 / 02-03
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Materialak
 Makinak
 Lanabesak
 Prozesua
 Prezioak


MATERIALAK

Tailuak egiteko, intxaurrondoaren egur beltza da denetan onena, baina, ezinezkoa denez berau erabiltzea, Luis "egur nobleez" baliatzen da; haritzaz, gaztainondoaz, gereziondoaz eta kaobaz alegia. Lanen bat egiteko egur tropikala ekartzen badiote, onartu egiten du.

Hainbat ebakin eta pusketa dauzka tailerrean, artisautza piezak egiteko.

Lehen zerrategietan erosten zuen egurra, jada neurtu eta leundua. Garai batean, egurrezko "gazteluak" egoten ziren zerrategien kanpoaldean, lehortzen uzten ziren egur pila handiak, gainaldea estalita zeukatela, euritik babesteko, baina alboetatik aire korronteak jasotzen zituztela. Gaur egun, lehortegi modernoak daudenez geroztik, desagertu egin dira orduko gazteluak, inork ez baitu materiala hilabete luzez kanpoaldean utzi nahi. Dena dela, ez da berdina garai bateko eta gaur egungo materiala; behin baino gehiagotan gertatu zaio Luisi ohol bat zerratzen hasi eta ia bera bakarrik irekitzen joatea, behar bezala lehortuta ez egoteagatik.

Aipatu dizuegun bezala, Luis bi ildotan aritzen da lanean: berak nahi bezalako artisautzako piezak egiten ditu alde batetik, eta enkargatzen dizkioten pieza edo altzariak bestetik.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen