Argazkia
Luis Salmerón
Tailuetan Maisu
2006 / 01-20 / 02-03
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Materialak
 Makinak
 Lanabesak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Gaur egun, bi produktu mota lantzen ditu Luisek. Batetik, euskal artisautzako piezak: kutxak, ordulariak, ezkutu heraldikoak, udalerri, elkarte zein enpresen ezkutuak, etab.

Bestetik, altzari zizelkatuak egiten ditu: takiloiak, mahaiak, aulkiak, armairuak, oheburuak, ispilu zein argazkien markoak, esekitokiak, etab.

Luisek berak diseinatu ditu etxean dauzkan altzariak, eta egiazko artelanak direla esan dezakegu, museo batean egoteko modukoak; ez tailu apartengatik bakarrik, baizik eta baita orekaren edertasunagatik, harmoniaz beteta baitaude forma geometrikoak, Luisek bikain egiten dituen loreen irudiz beteak. Horregatik guztiagatik, ezbairik gabe esan dezakegu Luis Salmerón “tailuetan maisu” dela.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen