Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Materialak | |
Makinak | |
Lanabesak | |
Prozesua | |
Prezioak |
PROZESUA
Egin beharreko lanaren eta prezioaren gainean bezeroarekin ados jarri ostean, lehenik eta behin elementua osatzeko beharko duen zura erosten du gure artisauak.
Ondoren:
1. Orri batean, egin nahi duen piezaren irudia marrazten du.
2. Kalkatzeko orri baten bidez, zizelkatu beharreko zurean marrazten du papereko irudia.
3. Tailua egiten hasten da. Hauxe da pauso guztien artean garrantzitsuena, eta denbora gehien eskatzen duena.
4. Behin pieza zizelkatutakoan, pipien aurkako produktu bat ematen dio, babesteko.
5. Gero, nogalinazko koloratzaile batean sartzen du. Piezaren zur motaren eta eman beharreko kolorearen arabera, argiagoa edo ilunagoa izango da emaitza.
6. Ondoren, berniz nikrozelulosikozko bainu bat ematen dio, eta, behin lehortuta egotean, arin-arin lixatzen du, alanbrezko espartzu batekin adibidez.
7. Pintzel batekin, argizari geruza mehe bat eman, eta lehortzen uzten du.
Sekula ez ditu bere lanak sinatu.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria