Argazkia
Bixente Marichular
Euskal Pastela
2006 / 03 / 03-17
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Museoa
 Prezioak


ARTISAUA

Bixente 1958an jaio zen, eta gozogileen sendi bateko laugarren belaunaldikoa dugu. Haur bat jaiotzen denean besapean ogi bat dakarrela esaten bada ere, kasu honetan besapean euskal pastel bat ekarri zuela esan daiteke.

Bere aita Francoise, aitona Pier (Peio) eta Adrien birraitona, gozogileak izan ziren Hendaian.

Bixente Landetako, Donibane Lohitzuneko, Biarritzeko, Parisko, Singapurreko, Tokioko eta New Yorkeko gozodendetan aritu zen lanean, bere ezagutzak handitzeko asmoz. Gozodenda bat zabaldu zuen Parisen, eta 1991n gaur egun lantegia daukan etxera itzuli zen.

1998an, artisauak museo bat zabaldu zuen lantegiaren ondoan. Bertan, elikadurarekin lotutako elementu etnografikoen bilduma txiki bat du erakusgai, bereziki gozogintzaren lotua.

Garai batean usategia zen inguruko eraikin batean, laborantzarako lanabesak gordetzen ditu.

Bixenteren eskutik gazte askok ikasi dute lanbidea. Donibane Garaziko Sukaldaritza Eskola Ofizialean gozogintza eskolak ematen aritzen da.

Bixente Marichular
LE MUSÉE DU GÂTEAU BASQUE
EUSKAL BIXKOXAREN ERAKUSTOKIA

Maison Haranea
Quartier Lehebiscay
64310 SARA
Tef.: 05.59.54.22.09
Fax: 05.54.59.29.36
Web: www.legateaubasque.com
Web. www.legateaubasque.skyblog.com
mail: legateaubasque@wanadoo.fr
mail: bixente@wanadoo.fr

 

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen