Argazkia
Bixente Marichular
Euskal Pastela
2006 / 03 / 03-17
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Museoa
 Prezioak


MUSEOA

Ikustaldiak ordubeteko iraupena du, eta azalpenak frantsesez zein euskaraz ematen dira -Bixentek dioenez, baita ere “un poco en castellano”; ondo ulertzen du gaztelania, eta hitz egiten ere nahiko ondo moldatzen da-.

Bixentek dioenez, museoari handi samarra gelditzen zaio izena, berez jatetxe zein hoteletarako euskal pastelak artisau moduan egiteko lantegi bat baino ez baita. Bi neurritako pastelak egiten ditu: lau lagunentzat zein seirentzat; eta bi motakoak: pastel kremazkoak batzuk, eta gereziz betetakoak besteak.

Lantegiaren alboan, gela batean, gozogintzarekin lotuta dauden hainbat elementu biltzen ditu: eskuzko errotak, antzinako neurriak, baheak eta abar. Dena den, Bixentek bisitariei ematen dizkien azalpenak entzutea da gauza guztien artean interesgarriena. Azalpenak ematen dituen bitartean, gainera, euskal pastel bat egiten du.

Aipaturiko pastelez gain, galletak, marmeladak, gozokiak eta gozogintzako beste hainbat elementu egiten ditu artisauak.

Lantegia eta museoa hartzen dituen eraikina, Lapurdiko etxe tradizional bat da, gustu ederrekoa eta artistikoa oso, egur zaharrez, adreilu trikotzez eta abar egina. Interesa, beraz, barrualdeak ez ezik, kanpoaldeak ere sortzen du.

Hau guztia 1998an jarri zuen martxan, eta zabaltzeko asmotan dabil, beste gela batzuetan hainbat elementu etnografiko erakusteko.


ORDUTEGIAK

2006 urteko egutegia:

TALDEAK:

DENDA:

Astelehenetik larunbatera egoten da irekita, eta museoa irekita dagoen egunetan, eguerditik aurrera. Erreserbak 05 59 54 22 09 telefonora deituta edo mail bidez egin daitezke.

SARRERAK:

BANAKOAK: helduek 5 €; 4 eta 12 urte bitarteko haurrek, heldu batez lagunduta, 4,20 €. Lau urtetik beherakoek, lagunduta doazenean, dohainik.

TALDEAK (20 lagunetik gora): pertsona bakoitzeko 4,20 € (4 urtetik gorakoak). Txoferra eta gidariak dohainik. Haur taldeek: zortzi haurreko bat dohainik.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen