Argazkia
Bixente Marichular
Euskal Pastela
2006 / 03 / 03-17
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Museoa
 Prezioak


HISTORIA

Gozogileek diotenez, EUSKAL PASTELA Kanbo (Lapurdi) herrikoa da jatorriz, eta XVII. mendean sortua.

Hasiera batean, arto irinez egiten zen –litekeena da artoa Ameriketatik ekarri baino lehen artatxikiaren irinez egitea, baina ez daukagu uste hau ziurtatzerik-, animaliaren koipez –txerriarena gehienetan-, eta eztiz. Gaur egun pastel lehorra izendatzen duguna egiten zuten osagai hauekin, betegarririk gabe. Etxeetan egiten zutenez, etxeko biskotxat edo bizkotxat deitzen zioten.

Iparraldean garrantzi handia izan zuen artoaren etorrerak. Soro guztiak arto landarez bete zituzten, gero Europako beste lekuetara esportatzeko. Artoa aberastasun iturri handia izan zen inguru hauetako jendearentzat.

XVIII. mendeko bidaiariek oso gustukoa zuten produktu hau, baina maiz ahaztu egiten zitzaienez bere izena, euskal pastela edo gateau basque deitzen zioten.

Denborarekin hobetzen joan zen euskal pastela; besteak beste, barruan garaiko frutak sartzen hasi zirenean (masustak, pikuak, basaranak edo gereziak).

Kremazko euskal pastela XIX. mendearen amaieran agertu zen, eta artisauak XX. mendean hasi ziren barruan pastel krema sartzen (banilla, ron eta guzti). Gaur egun, artisau askok almendra ehotua eransten diote masari, zapore goxoagoa emateko.

XIX. mendean uda Biarritz inguruan igarotzeko sortu zen moda oso lagungarria izan zen "euskaldunen pastela" ezagutzera emateko.

Kanbo inguruko biztanleek oraindik ere gogoan dauzkate Dibar ahizpak (Elisabet eta Anne) -herritarrek “biscotx ahizpak” izendatzen zituztenak-, beren familiak belaunaldiz belaunaldi gorde zituelako euskal pastela egiteko errezeta sekularrak.

Bixente Marichular artisauaren esanetan, Iparraldeko euskal pastel tipikoa, gereziz betetakoa da, hain zuzen ere Itxassun oso ugariak direlako gereziondoak. Beste inguruetan, berriz, kremaz betetako pastelak egiten dira.

Iparraldean euskal pastela egiten duten ekoizleek EGUZKIA izeneko elkarte bat sortu dute, bertako kideek beren produktuak artisau moduan eta garbitasun baldintza guztiak betez egiten dituztela bermatzeko.

“Fabrication artisanale de les gâteaux basques EGUZKIA” elkarteak helbide honetan du egoitza: Chambre de Métiers de Pyrenées Atlantiques; 21, bid Jean d’Amou. 64100 Baiona. Tef. 05.59.55.12.02; Faxa: 05.59.55.77.87. Mail: cmsde.bayonne@cm64.com

Elkarte honetan honako 16 artisau hauek daude bilduta:

M. ANDRIEU. Andrieu Receptions. 33 Bld. d’Alsace Lorraine. 64100 BAYONNE. Tef. 05.59.55.00.15.

M. ARRASTIA. Arrastia Gâteaux Basques. Maison Maitena. Cbd. 137. 64990 VILLEFRANQUE. Tef. 05.59.44.93.55.

M. COUZIGOU. Henriet. Place Clémenceau. 64200 BIARRITZ. Tef. 05.59.24.24.15.

MME. DARMAILLACQ. Luz Tourtière. Maison Larraldia. ACOTZ. Chemin Larraldia. 64500 ST. JEAN DE LUZ. Tef. 05.59.24.95.46.

M. DEVANT. 36 place de la République. 64100 BAYONNE. Tef. 05.59.55.11.18.

M. ELUZIN ET M. MIRABEL. Les 3 Epis-Bourg. 64240 BRISCOUS. Tef. 05.59.31.70.83.

M. FAGOAGA. Arraya Hôtel-Restaurant. Bourg. 64310 SARE. Tef. 05.59.54.20.46.

M. INDA. Goxobat. Maison Larrea. Quartier Harguinenia. 64310 ASCAIN. Tef. 05.59.54.09.27.

M. ITHURRALDE. Rue du Jean de Paume. 64120 ST. PALAIS. Tef. 05. 59.65.70.74.

M. JONQUA. Les Tourtières à l’Ancienne. 150 rue des Routiers. 64500 ST. JEAN DE LUZ. Tef. 05.59.51.23.85.

M. LARRE. Au Fournil de la Licorne. Avenue du Plateau. 64210 BIDART. Tef. 05.59.47.79.91.

M. LHUILLIER. Le Moulin de Basilour. ZA Bassilour. 64210 BIDART. Tef. 05.59.41.94.49.

M. LOUBERE. 55 avenue de Verdun. 64200 BIARRITZ. Tef. 05.59.24.17.43.

M. MARICHULAR. Haranea. Chemin Lebembiscay. 64310 SARE. Tef. 05.59.54.22.09.

M. MINHONDO. Bourg. 64780 IRISSARRY. Tef. 05.59.37.60.57.

M. TELLERIA. Les Macarons Adam. 6 place Louis XIV. 64500 ST. JEAN DE LUZ. Tef. 05.59.26.03.54.

Hauez gain, badira Iparraldean beste industria batzuk ere, euskal pastelak seriean egiten dituztenak, baina ez daukate artisau moduan eginiko beste produktu hauen kalitate bera.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali hurrengo elkarrizketetarako galderak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen