Argazkia
Eladio Fernánde Revuelta
Hustutzaile eta Zorrotzailea
2006 / 04-28 / 05-12
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

A.- ZORROZTEA

Ia mugagabea da zorrozten duen produktuen zerrenda, oso ugari direlako kopuru, mota eta neurriaren aldetik. Dena den, estiloaren aldetik sailkatuko ditugu, baina kontuan izan asko eta asko aipatzeke utziko ditugula, zorrozgarria den edozer zorrozten duelako Eladio artisauak.


1.- AIZTOAK:

Esan beharra dago gaur egun ileapandegietan debekatuta dagoela behin erabili eta botatzekoak ez diren bizarra mozteko labanak erabiltzea, HIESa dela-eta. Nolanahi ere, batzuek, etxean, labana erabiltzen jarraitzen dute bizarra mozteko.


2.- GURAIZEAK


3.- ALIKETAK


4.- BESTELAKOAK

Aipatu beharra dago garai batean kirtenak egur edo hezurrezkoak izaten zirela nagusiki, baina gaur egun plastikozkoak erabiltzen direla gehienbat, batez ere elikadurarekin zerikusia daukaten arloetan, osasun arrazoiak direla-eta -sektore askotan nahitaez erabili behar dira plastikozkoak-.

Kalitateari dagokionez, Eladioren iritzian altzairu alemanez egindakoak dira piezarik onenak, esate baterako SOLINGEN etxekoak. Altzairu suitzarra ere oso ona iruditzen zaio, VITORINOX etxeko piezak adibidez. Espainiari dagokionez, hiru marka azpimarratzen ditu: ARCOS HERMANOS, S.A., Albacetekoa, LOS TRES CLAVELES, Logroñokoa, eta AITOR, Berriozarkoa -azken hau, mendirako laban eta aiztoetarako-.

Urteotan zehar hazi egin da bildumagileen sektorea, baina hauek gutxitan jotzen dute zorrotzaileengana. Edonola ere, elementu hauek Asiatik barra-barra iristen direnez, eta oso salneurri txikian gainera, batzuetan gomendagarria izaten da pieza berria erostea, zorroztera jotzea baino.

Donostian, gaur egun, zeregin honetarako tailer-denda daukaten bi artisau baino ez dira gelditzen. Bada probintzia motoz zeharkatzen duen zorrotzaile ibiltari bat ere.


B.- EURITAKOAK ETA EGUZKITAKOAK

Euritako eta eguzkitakoak konpontzen ere aritzen da gure gaurko artisaua -hala eta guztiz ere, ez du oihala aldatzen, kasu berezi batzuetan salbu, ez duelako ekonomikoki merezi-.

Euritakoetako pieza bakoitzak bere izena du:

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen