Argazkia
Gloria Sukia Aizpurua
Euskal Jantziak
2006 / 07-21 / 09-01
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


ARTISAUA

1942an jaio zen, Debako San Roke kaleko etxe batean. Lehen mailako ikasketak egin ondoren, sendiak Itziarren (Deba) zeukan baserrian hasi zen lanean. 16 urte zituenean, negu garaian -baserrian lan gutxi zegoenean- jostun batengana joaten hasi zen hiru urtez, lanbidea ikastera. Gero, Debako jostun batekin aritu zen beste bi negualditan, Lorenzo izeneko batekin.

21 urte betetzean independizatu egin zen, eta “pantalonera” gisa (galtzak egiten) jardun zuen bere etxean lanean, Lorenzo jostunarentzat.

1968an, 26 urterekin, ezkondu egin zen, eta hiru seme-alaba izan ditu: Ainhoa (1969an jaioa), Iban (1974an) eta Aritz (1979an).

1984an Debara joan zen bizitzera, eta mertzeria bat zabaldu zuen Foruen enparantzan. Era berean, jostun lanak ere egiten zituen, batez ere arroparen konponketak eginez. Denda zabaldu zuenetik gutxira, bezero batek euskal jantzi bat egiteko eskatu zion. Bezeroak berak eraman zion oihala. Behin amaitutakoan, erakusleihoan jarri zuen, eta, horrenbesteko arrakasta izan zuen, berehala hasi zela enkargu berriak jasotzen.

1988an, Debatik Zarautza joan zen bizitzera, eta beste mertzeria bat zabaldu zuen Patxiku kalean, baina euskal jantziak eta arroparen konponketak egiteari utzi gabe.

1996an, mertzeria utzi eta etxean jarri zen lanean, euskal jantziak eginez eta arropak konpontzen. 2001az geroztik, baina, euskal jantziak bakarrik egiten ditu.

2005ean, Artisauen Gabiltza Elkarteko kide egin zen.

Gloria Sukia Aizpurua
Agirretxe Plaza 3, 2. ezk.
20820 DEBA / GUIPUZKOA
Tef. 943 19 20 50

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen