Argazkia
Gloria Sukia Zukia
Euskal Jantziak
2006 / 07-21 / 09-01
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


BERE PRODUKTUAK

Antzinako euskal jantziak egiten ditu, batez ere XVIII. mendeko “jende aberatsarenak”. Argazki, liburu eta museoetara jotzen du ereduak bilatzeko.

Gloriak interes handia du bere arropak “antzinakoen ahalik eta antzekoenak” izan daitezen. Egia da gaur egungo materialak (oihalak, hariak, botoiak eta abar) ez direla garai batekoak bezalakoak. Egia da antzinako jantziak adabakiz beteta egoten zirela, eta arropa zaharrekin eginak, eta gaur egungoak, aldiz, oihal berriekin egiten direla. Edonola ere, Gloriak ahalegin guztiak egiten ditu pieza bakoitza “antzinakoen ahalik eta antzekoena” izateko.

Jada josita dauden jantzi batzuk dauzka beti prest; horrela, norbaitek jantzi bat eskatzen dionean, prest dauzkanak erakusten dizkio, eta azken egokitzapenak egiten dizkio.

Enkargu bidez ere egiten ditu.

Familia osoen enkargu batzuk jaso izan ditu, ezkontzetarako denak jantzi tradizionalekin janzteko.

Gure artisauaren esanetan, bezero gehienek 30 eta 40 urte bitartean dauzkate. Sarritan koadrilak ere joaten zaizkio, azoka eta jaietan eramateko euskal jantzi tradizionalak erostera.

Duela urte gutxi batzuetatik hona, artisautza azoketara joaten da. Iaz, 2005ean, 30 azokatara joan zen. Bere esanetan, azoka hauetan gutxi saldu ohi da, baina txartel asko banatzen dira, eta jendeak gero deitu egiten du. Beretzat, egun bakar bateko azokak dira errentagarrienak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen