Argazkia
Gloria Sukia Aizpurua
Euskal Jantziak
2006 / 07-21 / 09-01
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


PROZESUA

Bezeroa bere etxera iristen denean eta zer nahi duen azaltzen dionean, Gloriak prest dauzkan jantziak erakusten dizkio. Hauetako baten bat bezeroak nahi duena bezalakoa bada, dagozkion egokitzapenak egiten ditu, eta kito.

Bestela, egin dituen jantzien argazki album mardul bat erakusten dio Gloriak bezeroari, eta honek nolakoa nahi duen erabaki ostean, neurriak hartzeari ekiten dio.

Ondoren, pauso hauek jarraitzen ditu:

1.- Lehenik eta behin, zein material erabiliko duen zehazten du: oihalak, hariak, botoiak...

2.- Jantziaren zati bakoitzaren patroiak paperean egiten ditu.

3.- Klera koloredun berezi batekin, patroiaren perimetroa markatzen du oihalaren gainean.

4.- Oihala mozten du.

5.- Piezak behar dituen eranskinak prestatzen ditu: botoi-zuloak, mendelak, alozak etab.

6.- Zati guztiak prest izatean, albaindu egiten ditu, gero makina elektrikoan josteko.

6.- Makinaz josi.

7.- Albainu eta hariak kendu.

8.- Forroak, distirak eta abar prestatzen ditu.

9.- Piezari josten dizkio.

10.- Botoi, krisket, parpailak eta abar ipintzen ditu.

11.- Plantxatu egiten du.

Batzuetan, behin betiko josi baino lehen, probatu egiten du bezeroak, nola gelditzen zaion ikusteko, edo aldaketa txikirik behar ote duen jakiteko.

Horrela, prest dago jantzia.

Neurtzea, marraztea, moztea, irutea, probatzea, jostea…artea da goitik behera. Jostunaren artea.

Lan hauek egiteko, denetariko oihalak erabiltzen ditu Gloriak: lihoa, kotoia, artilea eta hauen arteko nahasketak.

Mertzeria bat eduki izanari esker, harreman bikainak dauzka ekoizleekin, Katalunia ingurukoekin batez ere. Haiei erosten dizkie oihal, mendel eta botoiak. Hala ere, gero eta zailagoa egiten omen zaio botoi originalak aurkitzea.

Lanerako ez du gauza gehiegi behar, “ikusmena, trebezia, gustua eta orduez gain”. Bere lantokitxoa milaka hari, botoi, itxigailu, jostorratz, zinta eta abarrez betetako armairutxoez beteta dago. Oihalkiak ere jasotzen ditu, “inoiz edo behin ondo etortzen direlako”.

Elementu handiagoei dagokienez, honakoak erabiltzen ditu:

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen