Sarrera | |
Artisauak | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Denda | |
Museoa | |
Prezioak |
MUSEOA
Jose Marik beti izan du gogoko “traste zaharrak” gordetzea, bildumazaleak bezala. 1980an etxe zaharra bota zuten berria eraikitzeko, eta hango tresna guztiak gordetzea merezi zuela pentsatu zuen. Gainera, etxearen gainean, oholen eta teilen artean, txokolate-molde zaharrak agertu ziren. Horrela, museoa sortzea bururatu zitzaion.
Etnografiari eta on Jose Migel Barandiaranen lanari berebiziko garrantzia eman die beti Jose Marik. Horregatik, etxe berria bukatutakoan lehen solairuan museoa kokatu zuen, eta piezak erosten jarraitu.
Garai batean zalantzak sortu zitzaizkion, ordea, ez baitzekien inbertsio harekin benetan zuzen zebilen, baina orduan bi eskaintza heldu zitzaizkion, Zaragozatik bata eta Bartzelonatik bestea, bere material guztiak erosteko. “Jende horrek horrenbeste diru eskaintzen badit, argi dago honek guztiak baduela balioa” esan zion bere buruari, eta ekinean jarraitzea erabaki zuen.
1985an ireki zuen jendearentzat lehen solairua, baina txiki geratu zitzaion berehala. Beraz, 1991n oraingo lokala erosi eta bertara eraman zuen dena. Baina egia esan, hori ere txikiegia da dagoeneko.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria