Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
Ramón García Errenterian jaio zen, 1957ko abuztuaren 4an.
Hiru anai-arreba dira, bera gazteena. Aita Errenteriako enpresa bateko administraria
zen ogibidez, baina Ramonek 4 hilabete baino ez zituela hil zen. Argazkizale
amorratua zen, eta aisialdian argazki-erreportajeak egiten zituen. Marrazkia
eta pintura ere oso gogoko zituen. Amak, aldiz, zaletasun handia zuen jostungintzarako.
Bistakoa da horrek guztiak eragina izan zuela Ramón txikiaren etorkizunean.
Lehen ikasketak eta batxilergoa bukatutakoan, “Artea eta Dekorazioa”
ikasi zuen Donostian. Gero dekoratzaile-lanetan jardun zuen, eta urtebetez
bere espezialitateko maisua izan zen EAD akademian (orain desagertuta),
Donostian. Ondoren soldadutzara joan zen, eta itzulitakoan beste 5 urte
egin zituen EADen eskolak ematen. Lan horretan ziharduela, “Diseinua
eta Moda” ikasi zuen, azterketak Zaragozan eginez. Ikasketa horiek
bukatu zituenean, 27 urterekin, “Dekorazio eta moda-diseinuko”
enpresa ireki zuen Donostian, beste bazkide batekin. Barrualdeak ez ezik,
arropak ere diseinatzen zituzten, eta bezeroetako bat ETB edo Euskal Telebista
zen.
Gipuzkoa eta Bizkaiko nekazarien janzkiak. XX. mendea. Arramendi baserria. |
Bestalde, 14 urterekin Errenteriako Iraultza-taldean hasi zen dantzatzen. Garai hartan, Errenteriako Kaputxinoek utzitako etxabeetan egiten zituzten entseiuak.
Modaren munduan zebilenez, dantza-taldean sartu eta denbora gutxira bere gain hartu zuen jantzien ardura. Gaia ikertzen eta aztertzen hasi zen, eta dantzarien jantziak egiten ere bai.
39 urte zituela, enpresa bertan behera utzi eta dantza-taldeentzako arropak
egiteari ekin zion. Horixe da gaur egun ere bere lanbidea.
XVIII. mendeko janzkiak. Zubiaurre jauregia. |
Ramónen antzinako jantzien bilduma oso handia da, eta arropa batzuk
zaharrak benetan: 1850ekoak. Errenteriako Udalak euskal jantzi tradizionalei
buruzko Museo/Erakustokia irekiko du laster Ramónen bildumarekin.
Arropak Morrontzo dorretxean egongo dira ikusgai, udalbatzak duela gutxi
erosi baitu eraikina.
CURRICULUM VITAEAREN LABURPENA
1980 – 1989- Koloreztatze eta marrazki artistikoko maisua EADen, Donostiako arte- eta dekorazio-eskolan.
1987 – 1990- Hainbat arropa-bilduma diseinatu eta egin zituen Euskal Modaren Asteko diseinatzaile berrien atalerako.
1989 – 1996- Muxkoko S.L. enpresaren bazkide fundatzailea. Moda-diseinua, estilismoa, dekorazioa eta jantzigintza dira enpresaren jarduerak.
1991 – 1993- Muxkoko S.L. enpresako estilista EITBko “Hondartzara” saioetarako eta “Juntos y revueltos” telesailerako.
1995- Muxkoko S.L. enpresako estilista HABEk grabatutako bideo didaktikoetarako.
1997 – 2002- “Aukeran” dantza-konpainiaren jantziak egin eta estilismoaren eta diseinuaren ardura.
1999- “Agota” pastoraleko jantziak egin eta estilismoaren eta diseinuaren ardura.
2000- “Madalena Jauregiberrykoa” pastoraleko jantziak egin eta estilismoaren eta diseinuaren ardura.
2000- “Gus eta Gas” antzerki-laneko jantziak diseinatu eta egin.
2001- “Makiak” pastoraleko jantziak egin eta estilismoaren eta diseinuaren ardura.
2002- “El amigo de Jon Wayne” antzerki-laneko jantzi batzuk diseinatu eta egin.
2002- Aurre-proeiektuetako irakaslea Donostiako EAD arte- eta dekorazio-eskolan.
2002- “Peirot Urruti” pastoraleko jantziak diseinatu eta egin.
2003- “Ramuntxo” pastoraleko jantziak diseinatu eta egin.
2003- “Aukeran” dantza-konpainiaren “izena duen guztia omen da” ikuskizuneko jantziak egin eta estilismoaren eta diseinuaren ardura.
2004- “Antso Handia” pastoraleko jantziak diseinatu eta egin.
2005- “Bereterretx” pastoraleko jantziak diseinatu eta egin.
2006- “Aukeran” dantza-taldearen “bideak” ikuskizuneko jantziak egin eta estilismoaren eta diseinuaren ardura.
2006- “Sta.Engrazi” pastoraleko jantziak diseinatu eta egin.
BESTE JARDUERA BATZUK
Euskal jantzi tradizionalei buruzko ikerketak.
Euskal jantzi tradizionalei buruzko erakusketak eta hitzaldiak Euskal Herri osoan.
Errenteriako Iraultza dantza-taldearen sortzailea eta egungo zuzendaria.
Errenteriako Iraultza dantza-taldeko jantzi-zuzendaria.
Euskal Dantzarien Biltzarreko jantzi-aholkularia
Ramón García
IRAULTZA dantza-taldea
Jesus Guridi kalea, 9. zk.
Beraun auzoa
ERRENTERIA
Tel.: 943 51 21 03
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria