Argazkia
Ramón García
Jostuna
2006 / 11 / 10-24
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


SARRERA

Euskal jantzien gaia jorratu dugu lehenago ere. Horrela, Zornotzako “Jaialdi” artisau-etxeaz mintzatu ginen: euskal jantziak egiten dituzte, bereziki “kaikuak”. Beste ale batean, Gloria Sukia debarraren lanak eman genituen ezagutzera.

Lekeiio eta Donostiako janzkiak
Lekeitio eta Donostiako janzkiak. XVI. mendea.
Morrontxo dorretxea.

Gure gaurko artisaua aurkezterakoan arazoa sortu zait, “jostuna” dela esatea, besterik gabe, ez baita zehatza. Ramón García jostuna da, bai, arropak egiten dituelako. Baina urte asko daramatza euskal jantzien nondik norakoak aztertzen, Euskal Herria txokoz txoko zeharkatzen, argazkiak ateratzen, antzinako argazki eta grabatuak bilatzen, eta lehengo arropen bilduma osatzen. Hori guztia kontuan hartuta, argi dago etnografoa, folklorezalea eta ikertzailea ere badela gure gizona. Dantza-taldeetako arduradunek berarengana jotzen dute maiz, ez bakarrik jantziak egitera, baita argibideak eta aholkularitza eskatzera ere, gaiari buruzko hitzaldiak eman ditu eta.

Urdiaingo janzkiak (Nafarroa)
Urdiaingo janzkiak (Nafarroa). XX. mendea.
Gaztaño auzoa.

Ramón García ez dago ados “euskal jantzi tradizionala” terminoarekin. Gure arbasoek era askotako jantziak erabiltzen zituztela dio, tokian tokikoak eta garaian garaikoak. Erronkariko eta Bermeoko jantziak ez dira berdinak, ez eta, adibidez, toki horietan XIX. mendean erabiltzen zituztenak eta gaur egungoak ere.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen