Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Bere lokalean ez dago arroparik salgai, lanak enkarguz egiten baititu beti. Bezeroak Elkartearen lokalera joan eta zer nahi duen azaltzen dio. Taldeak lehendik dituen ehundaka jantziak, eta beharrezkoa bada argazki eta grabatuak, ikusi eta orduantxe erabakitzen dute nolako arropak egingo diren eta prezioa zein izango den. Lasai aritzen da lanean, presarik gabe, enkarguak garaiz egiten dizkiote eta.
Zenbaitetan oihalak bezeroek eramaten dizkioten arren, normalean berak aukeratzen ditu.
Bere etxean edo lokalean egiten du lan.
XX. mende hasierako janzkiak. Mitxelena denda (Biteri kalea 20). |
Hona hemen prozesua, urratsez urrats:
1.- Modeloaren aukeraketa
2.- Lehengaiak, oihalak, hariak eta botoiak aukeratzen ditu lehenbizi.
3.- Arropa-atal bakoitzaren patroiak paperean egiten ditu.
4.- Kolorezko klarion berezi batekin, patroi guztien ertzak oihalean marrazten ditu.
5.- Hurrengo urratsa oihala moztea da.
6.- Ondoren, kasuan kasuko piezaren osagaiak, botoi-zuloak, zerrendak, alorzak, ertzak, etab. prestatzen ditu.
7.- Atal bakoitza bukatutakoan, albaindu eta makina elektrikoan josteko prest uzten ditu.
8.- Makinaz josten ditu.
9.- Albainuak eta hariak kentzen ditu.
10.- Forruak, distirak eta gainerakoak prestatzen ditu.
11.- Horiek guztiak piezan josten ditu.
12.- Botoiak, kortxeteak, parpailak, etab. ezartzen ditu.
13.- Plantxatu egiten du.
Haurtzain eta burgesen janzkiak. XX. mendea. Agustinetako komentua. |
Batzuetan, azken josketak egin aurretik, bezeroari probatzeko eskatzen dio, nola geratzen zaion edo zerbait aldatu behar den ikusteko.
Eta kito. Jantzia bukatuta dago jadanik.
Neurtzea, trazatuak marraztea, moztea, haritzea, probatzea, jostea… benetako artea da.
Materialak
Gure artisauak ondoko materialak erabiltzen ditu jantziak egiteko:
Material tradizionalak eskuratzea gero eta gehiago kostatzen zaiola esan digu Ramónek. Gainera, adibidez, jendeak ez du kotoizko oihalik nahi, asko plantxatu behar delako, eta nahiago dute poliesterra erabiltzea.
Mertzeria-lan tradizionalik ere ez da egiten jadanik, lehen ez bezala, ez dagoelako etxean josteko ohiturarik.
Beste elementu batzuk ere erabiltzen ditu:
Zerbait bordatu behar bada, brodatzaile bati bidaltzen dio jantzia, lan hori makinaz egin dezan.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria