Sarrera | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Adierazi dugunez, euskal jantzi tradizionalak egiten ditu, eta egungo aukerez baliatzen da antzinako ezaugarri, itxura, marrazki, kolore eta materialetan ahalik eta zehatzena izateko.
Bere jantzien % 70 dantza-taldeentzat izaten dira, eta gainerako % 30 partikularrentzako arropa tradizionalak, euskal jai, erromeria edo antzeko ospakizunetan erabiltzeko.
Bestalde, antzinako arropak jantzita ezkontzea modan jarri da. Ezkongaiak
ez ezik, gonbidatuak ere lehengo erara jantzita daudela, elizkizuna baselizaren
batean egin eta menu tradizionala jaten dute: babak, bildotsa, etab.
Vitoria-Gasteizko janzkiak (Araba). XIX. mendea. Olaizola-enea (Agustinak auzoa). |
Ramónek dioenez, “Kontua ez da mozorrotzea, gure arbasoak oroitzea eta gogoratzea baizik, begirunez eta errespetuz”.
Ildo horretan, aipatzekoa da antzina ezkongai askok ezkontza-egunean arropak estreinatzen zituztela, baina gero betiko, edo urte askotan behintzat, erabiltzeko asmoz egiten zituztela. Jendeak bi arropa-joko zituen (ez era guztietako jantzi piloa, gaur egun bezala): arropa onak (ezkontza-egunekoak) jai-egunetan janzten zituzten, eta zaharrak lan-egunetan.
Enkarguak zuzenean egiten dizkiote, partikularrei bakarrik saltzen baitie, eta ez dendei.
Dantza-taldeek 8 edo 10 bat dantzari-bikote izaten dituzte. Orokorrean,
16 dantzariz (8 bikote) osatutako taldeek 20 arropa-joko eskatzen dizkiote:
erdia mutilentzat eta beste erdia neskentzat, 16 dantzarientzat eta 4 ordezko.
Hiru tailatako arropak egiten ditu.
Zuberoako janzkiak, XIX. mende amaierako eta XX. mende
hasierakoak. San Marko gotorlekua. |
Dantza-taldeen jantziak taldearenak izaten dira. Gordeta egoten dira, eta dantzariek dantzarako hartzen dituzte. Beraz, taldea uzten duten dantzariek ez dute jantzirik eramaten.
Ezkontzak
Hona hemen emaztegaiaren ezkontza-jantziaren osagaiak, barrutik kanpora:
Berez horiek dira jantziaren osagai guztiak, baina emaztegai batzuek baten bat edo hainbat ez eramatea erabakitzen dute.
Senargaiak honako arropa hauek eramaten ditu soinean:
Oinetakoak larruzkoak edo abarketak izaten ziren, arroparen kalitatearen arabera. Oinetako beltzak eta galtzerdi zuriak eramatea gomendatzen du gure artisauak.
Azken 9 pastoraletako parte-hartzaile guztien jantziak egin ditu.
Zuberoara joan eta emakume-taldeak osatzen ditu, berak zuzenduta jantziak egin ditzaten.
Gaur egun, euskal jantzi tradizionaletan benetako burugabekeriak egiten direla salatzen du gure artisauak: “Ágata Ruiz de la Prada asko daude euskal jantzi tradizionalen diseinatzaileen artean. Edozer egin daitekeela uste dute batzuek, eta hori oso arriskutsua da”. Ramónen ustez, aipatutako jokabideak bi sorburu ditu: batetik, jantziak egiten dituztenek ez dute prestakuntza historikorik, eta bestetik, “zenbaiten helburu bakarra oso arropa politak egitea da, jatortasuna ezertarako ere kontuan hartu gabe”.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria