Sarrera | |
Artisaua | |
Historia | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
1946an jaio zen Mutrikun. Etxean 8 anai-arreba ziren: 3 mutil eta 5 neska; Xabier hirugarrena zen.
Mutiletariko bat Briviescan hil zen, 21 urterekin, soldaduska egiten ari zela.
Aita, Patxi Egurbide, gaztetan Fermín Andoneguiren tailerrean sartu zen lan egitera. Hori Mutrikuko zestagilea zen, eta Errepublika-garaian herriko lehen alkatea.
Gerra ostean, eta bere ideia politikoengatik Langileen Batailoietan denbora bat pastu ostean, aita Mutrikura itzuli zen. Zestak egiteko lanik ez zegoenez erraketak egiten hasi zen, gutxika lana sartzen hasi zen arte, ondoren txisterak egiten jarraitu zuen. Seme guztiek aitarekin egin zuten lan. Orain dela 12 urte, 84 urte zituela, hil zen arte lan egin zuen esateko.
Xabierrek 3 urte baino ez zituela, bere lehen txistera egin zion aitak. Lehen ikasketen ostean, 15 urte zituela, zesta-puntako pilotari profesional bihurtu zen. Mallorcako frontoietara joan zen jokatzera, eta bertan egin zuen soldaduska 16 urte zituela, 20 hilabetez, frontoiarekin tartekatuz.
19 urterekin Ipar Amerikako frontoietan jokatzera joan zen. 9 urtetan, denboraldiko 6 hilabeteetan han jokatzen zuen, eta beste 6ak hemen. Gero, beste 11 urtez Amerikan aritu zen urte osoz.
Itxiar Aristondorekin ezkondu zen 1973ko irailaren 29an eta 3 seme izan zituzten, eta 3 seme dituzte: Xabier (1974), Jon (1977) eta Roman (1981).
1984an, 38 urte zituela, Mutrikura itzuli zen, eta, ordutik zestak edo txisterak eginez atera du bizitza. Hasieran familiako 6 kidek lan egiten zuten horretan.
1986tik Xabierrek bere 3 arreben laguntzarekin lan egin zuen. Gutxika, eskariak behera egin ahala, gero eta pertsona gutxiago behar ziren; gaur egun, arreba Begoñarekin bakarrik egiten du.
Lana gutxituz joan da gaurdaino. Hori dela eta, txisterak egiteko lana masajistarenarekin txandakatu behar izan du. Lanbide hori Amerikan ikasi zuen, eta titulua jaioterrira itzuli zenean lortu zuen. Kirol eta suspertze-masajean espezializatuta dago.
Xabier Egurbide Arrieta
Antonio Gaztañeta, 24
20830 MUTRIKU
Tef. Casa: 943.603916
Tef. Taller: 943.603355
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria