Sarrera | |
Artisaua | |
Historia | |
Prozesua | |
Prezioak |
HISTORIA
Gure artisauak zail ikusten du etorkizuna.
Xabierren arabera, gainbehera 1988an hasi zen, AEBetako zesta-puntako pilotariek eginiko greba handiaren ostean. Denbora luzez ez zen lanik egon.
1988an, 14 frontoi zeuden AEBetan bakarrik, eta grebaren ondorioz horietako 12 itxi egin ziren. Gaur egun bi frontoi besterik ez daude, bat Miamin eta Bestea Danian.
Egia da badaudela beste batzuk Amerikan, baina, 5 hilabetez baino ez dute lan egiten. Ezbairik gabe, lehen zuen publikoaren %30 du, ozta-ozta, orain zesta-puntak.
Kontuan hartzen badugu frontoi bakoitzeko 40-50 pilotarik lan egiten zutela, 14 frontoi horietan urtean 560 eta 700 pilotari artean aritzen ziren. Gainera, profesional bakoitzak 10 eta 12 zesta artean izaten zituenez, kalkulatu ezazue txisterak egiten zituzten gure herriko artisauek zenbat lan izaten zuten.
Gaur egun, Amerikara joaten direnek 10 eta 12 zesta artean eramaten jarraitzen dute, bertan ez baitago zestak egiten duenik; konpondu baino ez dituzte egiten han.
Filipinetan frontoi bat zegoen, sasoika ixten eta irekitzen zutena. Beste bat Bartzelonan, bi Madrilen, bat Mallorcan...
Gaur egun, Gernikan bakarrik dago zesta-punta, eta beste herri zenbaitetan jaietan.
Xabierri zer konponbide dagoen galdetu nionean, honako hau erantzun zidan: “Eskuzko pilotari lagundu dion moduan, telebistak zesta-puntari lagunduko balio, gaur egungo egoera guztiz aldatuko litzateke. Kontuan izan behar dugu kirol hau guztiz geurea dela”.
Etxaluz zesta-puntako pilotari profesionalaren arabera “Etorkizuna Iparraldean dago”. Gaur egun, Biarritzeko, Donibane Lohitzuneko eta kostaldeko gainerako frontoiak guztiz betetzen dira udan. Sustatu egin behar da hori. Orain frontoi bat ireki nahi dute Pauen, apustu eta guzti, hemengoen antzekoa, eta Parisen beste bat irekitzekotan dira.
Ezbairik gabe une honetan egoera oso larria da.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria