Sarrera | |
Artisaua | |
Historia | |
Prozesua | |
Prezioak |
SARRERA
Gaurko gure fitxa bi artisauri zuzenduriko omenaldi txiki bat da, hain zuzen, Xabier Egurbideri eta haren arreba Begoñari. Oraindik (eta dagoeneko urte gutxitarako) pilota-jokorako txisterak egiten dituzten azken artisauetariko bi dira horiek.
Zoritxarrez, gutxika, galtzen ari gara gure “artisau tradizionalak”. Hori dela eta, espero dugu fitxa hauek eginiko lana aitortzeko eta eskertzeko balio izatea, baita beraien bizitzari, egiten dituzten produktuei eta erabilitako teknikei buruzko datuak islaturik geratzeko ere, nahiz eta gainetik izan.
Bukatzeko, aipatu nahi dugu EUSKONEWSen 172 zk.an txisterak egiten zituen beste artisau baten lana azaldu genuela, Berrizko (Bizkaia) Ángel Arriaga Uriarterena. Zenbaki horretan kirol-diziplina horren historiari buruzko sarrera labur bat ere badu interesaturik dagoen irakurleak.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria