Argazkia
Javier Aramendia
Gozogilea
2007  /  11  /  09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


ARTISAUA

Gure artisauaren birraitona gozogilea eta kandelagilea izan zen Zangozan, eta 1898an ireki zuen bere negozioa. Argizaritzako eskariak behera egin zuenean karameluak egiteko artisau-fabrika zabaldu zuen eta bere alaba Blanca Garcia Remon arduratu zen konfitura-dendaz, gure artisau Javier Aramendia Carlosen amona, alegia.

Karamelu-enpresak produkzio bikaina zuen eta zazpi ordezkari zituen Espainian zehar saltzaile-lanetan.

Modu industrialean egindako karameluak merkatura azaltzean fabrika itxi egin behar izan zuten, baina gaur egun oraindik zabalik dago Zangozako Aramendia gozotegia, Kale Nagusiko 40. zk.an, Juan Pedro Aramendia eta Ana Landa osaba-izeben eskutik.

Gure artisauaren aitak, Francisco Javier Aramendia Garciak, Iruñeko Banco Vasconia banketxean egiten zuen lan, eta handik Irungo bulegoetara igaro zen. Teresa Carlos Garraldarekin ezkondu zen eta bi seme izan zituzten: Javier eta Fermín.

Javier Aramendia Carlos gure artisaua 1971ko ekainaren 18an jaio zen Irunen. Donostiako Marianisten ikastetxean egin zituen 18 urtera arteko ikasketak. Oporrak Zangozako senideekin igarotzen zituen, eta bertan hasi zen gozogintzarekin harremanetan. Ikasketak utzi ondoren, 1989an, Madrilgo Gozogintzako Goi mailako Eskolan ikastaroa egin zuen eta aldi berean Valle de Olid eta Gonzalez gozotegietan egin zuen lan. 1990ean Bartzelonako Gozogintza Eskolan hasi zen ikasten eta hiru urte eman zituen bertan. Garai horretan Villafranca del Penedes-eko Gali gozotegian, Badalonako Comas izenekoan eta San Cujat Valleseko Tony delakoan egin zuen lan.

1994an Habas-era (Frantzia) joan zen, eta lau hilabetez lan egin zuen Patisserie Lalanne-n, bonboiak egiten espezializatutako etxean.

1995ean Donostiara itzuli zen eta urtebetez Geltoki gozotegian eta Akelarren egin zuen lan. Ondoren Bartzelonako Ritz-Carlton hotelean aritu zen sei hilabetez.

1996an jaioterrian zen berriro ere, eta bost urtez Labeak gozotegian egin zuen lan. 2000. urteko urriaren 4an bere gozotegia ireki zuen Errenteriako Biteri kaleko 6an. 2008ko otsailaren 4an Biteri kaleko 10ean lokal berria irekitzeko asmoa du. Gozotegi berrian ogia salduko dute eta kafetegia ere izango da.

Amaia Bartolomerekin ezkondu zen 2002ko martxoaren 2an eta gaur egun Irati eta Enekoren guraso dira (2003an eta 2005ean jaioak, hurrenez hurren). Amaia haurdun da berriro ere.

1994tik gozogintzari buruzko artikuluak argitaratzen ditu “Dulcypast” aldizkarian.

ARAMENDIA ETXEA
Biteri kalea, 6
20100 ERRENTERIA
Tel. 943 522 637
Web orria: www.casa-aramendia.com
Posta elektronikoa: aramendia@casa-aramendia.com

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen