Argazkia
Javier Aramendia
Gozogilea
2007  /  11  /  09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prezioak


HISTORIA

Zalantzarik gabe, gizakiak erlauntzetako eztia hartzen zuen jada historiaurrean, beste animalia batzuk egiten zuten moduan. Eztia izango zen bere lehen “gozokia”.

Jakina da lehenengo zibilizazioek eztia erabiltzen zutela postreak egiteko.

Egiptiarrek, Ramses II.aren garaian, bi ezti mota erabiltzen zituzten, iluna bata eta argia bestea. Argizariz itxitako ontzietan gordetzen zuten. Ogi-opilak egiteko erabiltzen zuten, arrautzak gehitzen zizkieten eta eztiarekin edo fruituekin gozatzen zuten. Gozatzeko fruituen artean erabiliena datila zen, eztia baino merkeagoa zelako.

Biblian hebrearrek diote agindutako lurra “esnezko eta eztizko errekastoak dituen herria” dela.

Feniziarrak merkatari iaioak zirenez, K.a. III. menderako eztiz betetako anforak erosi eta saltzen zituzten.

Erromatarrentzat ezagunak ziren olatak eta tartak. Arabiarrek almendraren eta arrautza-gorringoen erabilera ekarri zuten gozogintzaren mundura, eta gainera azukrea sartu zuten mendebaldeko herrietara, garai hartan sekulako iraultza gastronomikoa izan zena.

Erdi Aroan zabaldu zen hiri handietan eta erret gorteetan “gozogilearen” figura. Sasoi hartan batez ere enpanadak egiten zituen.

Gure artean “konfiteroa” aski ezaguna zen, gozokiak eta “konfiturak” (fruitu konfitatuak) saltzen zituena. Gozogile horrek txokolatea egiten zuen (XVI. mendean Ameriketatik ekarri ondoren), karameluak, pasteltxo batzuk (opilak eta antzekoak) eta kandelak. Beraz, txokolategilea + karamelugilea + gozogilea + kandelagilea zen.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen