![]() | Sarrera |
![]() | Historia |
![]() | Artisaua |
![]() | Produktuak |
![]() | Prozesuak |
![]() | Prezioa |
ARTISAUA
Hondarribian
(Gipuzkoan) jaio zen 1967ko azaroaren 3an. Haren aita Ricardo Larrarte arrantzalea
izan zen, eta ama Gabriela Zubillaga sare-konpontzailea. Aitor bi anaietatik
zaharrena da.
Ikasketen ostean Bartzelonara joan zen 7 urterako eta lana bitxi diseinatzaile ikasketekin txandakatu zuen.
1997tik sarrailagintza eta giltzen kopiak egiteko sistemak ikasi zituen bere kabuz.
Zapatari-lanbidea ere ikasi zuen hainbat artisaurekin, esaterako, Felix Zamarreñorekin: artisau aparta da oinetakoak “konpontzen eta egokitzen”.
2002 urtean gaur egun duen denda-tailerra ireki zuen Iparragirre kaleko 15ean, Gipuzkoako hiriburuko Gros auzoan. Bertan, zapatak konpontzeko lana giltzen kopiak egitekoarekin tartekatzen du. Bitxigintzako lan txikiak egiteko eskaerak ere hartzen ditu: kateak konpondu, luzatu, itxiturak jarri, giltzatakoak, etab.; lan horiek etxean egiten ditu.
Oinetakoetan espezializaturiko hainbat azokatara joan ohi da, teknikei, joerei eta materialei buruzko gaietan egunean izateko.
AITOR LARRARTE
Iparragirre kalea, 15, behea
20001 DONOSTIA
Tel. 699393067
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria