Argazkia
Aitor Larrarte
Oinetako konponketa eta giltzen kopiak
2008  /  01  /  11-25
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioa


PRODUKTUAK

Esan dugunez, hiru dira bere lan-ildoak: oinetakoak konpontzea eta horiei aldaketak egitea; giltzen kopiak egitea; eta bitxigintza txikia. Azaldu digunez, denboraren % 85 oinetakoei eskaintzen dio, eta % 15 giltzen kopiak egiteari. Bitxigintzari eskainitako denbora ez da batere aipagarria.

Orain 20 urte, “kirol-zapatilen” fenomenoak arrakasta itzela hartu zuenean, pentsatu zuen “zapata-konpontzaileen” garaia igaro zela. Halere, gure artisau Aitorren hitzetan, gaur egun gero eta pertsona gehiagok erosi ohi dituzte kalitatezko zapatak. Gaur egun hainbat erabileratarako zapatak ditu jendeak: zapatilak paseatzeko, baina baita kalitatezko zapatak, janzteko erosoak, ere.

Bestalde, era horretako kalitatezko oinetakoek duten prezioa dela-eta pentsaezina da “erabiltzea eta botatzea” eta horien bizitza ahalik eta luzeena izan dadin saiatzen da jendea, horretarako artisauen zerbitzuetara joz.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen