Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioa |
HISTORIA
José Sánchez Redín artisauari eskainitako kapituluan oinetakoei buruzko historia gainbegiratu genuen, eta beraz, ez dugu atal hori errepikatuko. Interesa duen irakurleak badaki nora jo, beraz.
Era berean, AUÑAMENDI entziklopedian “zapata”, “zapatari” eta “Baionako zapatariak” hitzak bilatu ditzake. Horietan datu interesgarriak aurkituko ditu.
Sauveur Amespilgo zapata fabrika, Hasparren (Lapurdi). |
Giltzen gaia lehenengo aldiz jorratu behar dugunez, lerro batzuk eskainiko dizkiogu horien historiari. Giltza ixteko erabiltzen den sistema bat da. Ezagutzen ditugun lehenengo sarrailak egurrezkoak ziren. Halakoak erabiltzen zituzten asiriarrek eta hebrearrek. Kairoko Arkeologia Museoan faraoien garaian erabilitako sarrailen bilduma bat dago ikusgai.
Paleton izeneko giltza metalikoak, eusteko eraztuna dutenak, greziarren garaikoak dira; eta hainbat jainkoren ikurra ere bazen.
Erromatarrek mota askotariko giltzak zituzten, eta K.a. II. mendeko Papia kontsul-familiaren txanpon batean marraztuta ere ageri dira.
Erdi Aroan burdinazko giltzak hedatu ziren, baina XIV. mendean kobrezkoak egiten hasi ziren, artisau-lan dotorearekin.
Gaur egun ehunka giltza mota daude, ez metalezkoak soilik, baita plastikozkoak ere, irekitzeko sistema elektronikoekin.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria