Argazkia
Juan Ignacio Lanz
Forja artistikoa
2008  /  02  /  08-22
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Birraitonak batez ere meatzaritzan eta aitonak eta aitak nekazaritzako lanabesetan lan egin bazuten ere, gure artisau Juan Ignacio Lanzek forja artistikoaren aldeko aukera egin du, suertatzen diren bestelako baztertu gabe, bere arbasoek egin zuten bezalaxe.

Lanparak, oheburukoak, aldabak, burdineria, aulkiak eta makina bat objektu, gehienak “Art.-Deco” kutsu handikoak, ateratzen dira gure artisauaren eskuetatik eta irudimenetik.

Bere produktuetan hiru elementu batzen dira: gustu ona, sortze artistikoa eta lanerako erabiltzen dituen materialak oso ondo ezagutzea. Horregatik, balio estetiko handiko elementu apaingarriak dira bere sortze-lan guztiak.

Enkarguz ere egiten ditu piezak, eta Erdi Aroko elementuen erreprodukzioak edo erreprodukzio minimalistak ere bai.

Artisautzako azoka batzuetara joaten da, esaterako, Errenteriakora. Antolatzen den Artisautzaren festan tailerra izaten du eta jende aurrean egiten du lan.

Erakustaldiak antolatzen ditu Lesakako Matxinbeltzenea aterpetxeko haur eta gazteek metala lantzeko aukera izan dezaten. Horretarako, sutegi txiki bat eta ingude eramangarriak ditu.

Bere eskuekin eginiko produktuak:

- Burdinazko eta beira-zuntzezko kanpoalderako lanparak, gaur egun Arraratsen.

- Lesakako XVIII. mendeko haize-orratz baten kopia.

- Burdin hesi okerrak, gaur egun Aranatzen.

- Lorategiko atea, zaharren imitazioa, Etxalarren.

- Mont de Marsanerako burdinazko eta beirazko ezarkinak .

- Suburdinak, Erroibarren.

- Berarako Art-deco oheburukoa.

- San Anton auzoko baselizaren eta Hendaiako bezero baten aterako bisagrak eta itxigailuak.

- Senpererako forjazko barandak.

- Lasarte-Oriako hilobi baterako forjaturiko letrak.

- Landeseko etxe baten izenerako letrak.

- Burdinazko atea, egurrezko beste zahar bat integratuz, Buston.

- Metalezko eta beirazko mahaia, gurpil zaharrekin, Berako landa-etxe baterako.

- Atariko lanpara, Hondarribia.

- Subajuaren oinarria, Los Arcosen.

- Art,-deco atea eta burdin hesia eta eskailera kiribila, Esprontzedan.

- Irudi mitologikodun botilategia, Lesakan.

- Euritako-ontzi minimalista, Lesakan.

- Belarritakoen erakustegia, Legasan.

- Landareen irudiak dituen burdin hesia, Aranatzen.

- Zaldiak lotzeko Erdi Aroko zirgiloaren kopia, Aranatzeko landa-etxe baterako, eta beste bat Biarritzerako.

- Tximiniarako idi-begia, Betelun.

- Berako elizarako lanpara eta herri horretako partikular batentzako beste bat.

- Jaizkibelen tximinia baten apal minimalista, Hondarribian.

- Burdinazko eta beirazko atea, Donostian.

- Kiribildura-bionboa, Saran.

- Etab.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen