Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Zer egin nahi den jakitea da lehen fasea. Lana enkarguzkoa denean (pieza konpondu, balkoia eraiki, edo antzeko zerbait) erraza da. Errementariari neurriak eta lanaren jarraibideak ematen zaizkio.
Pieza artistiko bat “sortzea” nahi bada, prozesua hiru fasetan laburtu dezakegu:
1º Bezeroaren gustua ezagutu, zer nahi duen: forma, materialak, tamaina, etab.
2º Neurriak ezarri, eskalan marraztu, eta batzuetan piezaren atal bakoitzaren kartoizko txantiloiak egin ere bai.
3º Objektuaren atal bakoitza moztu eta prestatu.
4º Atal guztiak lotu obra osatzeko
5º Amaitu, akabera emanez, edo batzuetan baita esmalte-esku bat emanez ere, zahar kutsua izan dezan.
Prozesuko zatirik garrantzitsuena, metala menderatzeko lana, erraza da azaltzeko eta konplexua gauzatzeko. Forjariak burdin gozoa sutan berotzen du sutegian egur-ikatzarekin, harikor bihurtu arte. Lan horri “goritzea” deitzen zaio.
Behin metala prest dagoenean, kolore gorri partikular bat duenean eta forjariak bere esperientziari esker lanerako tenperatura egokia duela ikusten duenean, pieza lantzen du mailuarekin ingude gainean.
Metala manipulatzen duen bitartean, errementariak mailuaren mugimendua mantentzen du kolpe txikiak emanaz ingude gainean, eta horri esker indar gutxiago egin behar izaten du.
Piezak egiteko, gure artisauak tailer eder bat du, lanerako behar dituen elementu guztiekin:
- Elektro-haizagailudun sutegi bat
- Ingude bat.
- Metalak ebakitzeko atzera-aurreko zerra bi.
- Kurbatzeko makina bat.
- Elektro-esmerilagailu bat.
- Mahai gaineko zulatzeko makina bat.
- Palankadun zizaila bat.
- 3 tornuzildun lan-mahai handi bat.
- Ehunka erreminta horman oso ondo kokatuta eta ordenatuta.
Eta kontsumituko dituen materialak: txapak, hagatxoak, etab.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria