Argazkia
Juan Ignacio Lanz
Forja artistikoa
2008  /  02  /  08-22
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

Lehen aipaturiko Pedro Zapataren fitxan kontatzen denez, San Martinicok (San Martinek) Basajaunei ostu zien zerra fabrikatzeko sekretua, eta “buztin-ur” bidez soldatzeko sistema, eta errementari batek hil zuen Arrasateko herri gainean bizi zen Iraunsugue herensuge izugarria. Kondaira horiek Jose Miguel de Barandiaranek jasotakoak dira eta interesaturik dagoenak lehen aipaturiko fitxan, EUSKONEWSen 186 zenbakian, irakurri ditzake.

J.G. Frazer-en hitzetan, Afrika Mendebaldeko Fan tribuan osalaria eta errementaria zen buruzagia, errementari-lanbidea sakratutzat hartzen baitzen, eta inork, buruzagiak izan ezik, ezin zuen sutegia ukitu. Wachagatarren arabera —horiek ere Afrikakoak— errementariak botere misteriotsuak zituen. Horregatik bera eta bere tresnak maila gorenekotzat hartzen ziren. Bereziki mailuak bertute magiko eta espiritualak zituen. Kontu handiz erabili behar zen besteen aurrean. Errementariak pertsonaren bat mailuarekin seinalatuz gero, gainerakoek uste zuten pertsona hori hil egin zitekeela. Horregatik, hoben hori garbitzeko eskaintza jakin batzuk egin behar ziren: zebra bat akabatu eta harekin erritu batzuk burutu.

Dogontarren mitologiaren arabera, mundua sortu zenean errementari batek sua ostu zuen gizonei emateko.

Hefesto suaren eta errementarien greziar jainkoa zen. Erromatarrek Vulcano deitzen zioten. Zeus zeruetako jainko handiak sua gorde egin zuen, baina Prometeo heroiak ostu egin zion eta gizonei itzuli zien.

Vietnameko mendietako tribuen artean uste da lurra errementari batek sortu zuela.

Ez dago zalantzarik sua menderatzeko eta burdina bihurtzeko gai ziren pertsona haiek gizaki “berezitzat” jotzen zirela.

Brigida edo Brigit, Dagda-ren alaba, jainkoen aita, irlandar mitologian sendatzeko arteen, errementarien, poesiaren, jakinduriaren eta emankortasunaren jainkosa zen. Kristautasuna heldu zenean, Santa Brigida (450-523) Irlandako zaindari izendatu zuten.

Kristautasunean San Eloy (urregile izateagatik), San Bartolome (labanekin, errementariek fabrikaturiko elementuarekin, larrutua izateagatik) eta San Adriano (dirudienez ingude batean hezurrak apurtu ziotelako) dira errementarien zaindariak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen