Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Portzelana | |
Prozesuak | |
Ilustrazioak | |
Bibliografia |
PROZESUAK
Gaur egun, portzelana-piezak egiteko aukera, modu eta prozesu asko daude, eta horrenbestez, jarraibide orokor batzuk soilik emango ditugu:
1.- Portzelanan egin nahi dugun irudia buztinean zizelkatu behar da (positiboa).
2.- Buztin horren gainean, igeltsuzko molde bat egin behar da, “molde galdua” deritzona (negatiboa).
3.- “Molde galdua” igeltsuz bete, eta lehortu ondoren, moldea apurtu egin behar da (hortik dator galdua izena). Irudiaren igeltsuzko erreprodukzio bat (positiboa) izango dugu orduan, “fundido” deritzona.
4.- Pieza horri (fundido) goma lakazko geruza bat eta xaboizko hainbat geruza eman behar zaizkio, itsats ez dadin. Ondoren, guztia igeltsuz estali behar da behin betiko moldea lortzeko. Igeltsuzko molde horrekin, piezaren portzelanazko kopiak egingo ditugu.
5.- Moldea ongi itxi, portzelana likidozko pastaz bete, eta labean sartu behar da 900 ºC-tan. Piza “gordinetik” (labean sartu baino lehen) “bizkotxoa” lortu dugu, elementu zuri eta matea.
Prozesu horretan, materiala % 13,7 murrizten da.
Pieza 1.400 ºC-ko tenperaturara arte berotzen dugunean, “biskuit” esaten zaio. Prozesu horren ondoren, bere horretan utz dezakegu pieza (zuri eta mate), edo beiraztatu egin dezakegu: bainu baten bidez eta berriro labean sartuz, 1.400 ºC-tan berriz ere.
Pieza 850 edo 900 ºC-tan berotu ondoren, bizkotxoa lortuko dugu. Pieza hori bere horretan koloreekin dekoratzeko aukera dago. Kolore horiei “esmalte gutxiko koloreak” edo “su handiko koloreak” deritze. Kasu horietan, kolore-aukera murritzagoa da.
Egun, egosteko sistema aldatu egin da, labeak askoz ere sofistikatuagoak baitira. Conchitak dioenez, gaur egun ez dago “sekreturik” portzelanan, lehen esaten zen moduan. Egun, laborategiko lana da garrantzizkoena produktuak egitean, batik bat, kaolina egitean.
Lehen, beiraztatuek eta dekorazioek arazoak ematen zituzten, mikrouhin-labea erabiltzean. Egun ez dago horrelako arazorik, beste nahasketa eta produktu batzuk erabiltzen baitira.
:: Zeramika eta portzelana objetuen erreprodukzioak egiteko moldeen fabrikazio prozesua
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria