Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Portzelana | |
Prozesuak | |
Ilustrazioak | |
Bibliografia |
PORTZELANA
Baina, zer da portzelana? Portzelana produktu trinkoa, zuria, gogorra (altzairuak ez dio arraiarik egiten) eta hauskorra da.
Pasta batetik lortzen da, funtsean, kaolinaren, feldespatoaren eta kuartzoaren nahasketa batetik. Bi fasetan egosten da: Lehen fasean, 850 eta 900 ºC artean egosten da, eta “bizkotxo” delakoa lortzen da. Elementu horri beiraztatuzko bainu bat ematen badiogu eta berotu egiten badugu (1200 eta 1450 ºC artean), portzelana beiraztatua lortuko dugu. Ondoren, metal-oxidoz apain dezakegu, eta hori egin eta gero, berriz sartu beharko dugu labean (oro har, 820 ºC-ra arte). Prozesu batzuetan, lau aldiz ere sartu beharko da pasta labean.
Egun, portzelana mota asko dago.
Hasieran, lozari buruz ere hitz egin dugu. Produktu horren osaera zakarragoa da (kaolin kopuru txikiagoa du), eta egostean, portzelanak baino tenperatura baxuagoa hartzen du (1.300 ºC azpitik egosten da). Portzelanak baino kalitate gutxiago du, poro gehiago ditu, matea da, gehiago beiratzen da, eta gardenagoa eta iragazkorragoa da; horren ondorioz, berniza edo beiraztatuzko bainu bat eman behar zaio, iragazgaitz egiteko.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria