Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
ARTISAUA
1947ko urriaren 6an jaio zen Itziarren (Deban). 4 urte zituela, Eibarrera joan ziren bizi izatera.
12 urterekin, Eibarko Marrazketako Udal Akademian marrazketa ikasten hasi zen, Lucas Alberdi maisuarekin. 16 urte bete arte, marrazketa-ikasketak lanarekin txandakatu zituen.
13 urte zituelarik, Felix Bolinagaren lantegian sartu zen ikastun moduan lanean. 4 orduz grabatzaile-lanbidea irakasten zion Felixek, fresatzeko makinako lana, piezen tenplaketa... eta, enparauko 4 orduetan, agintzen zizkioten lanak egiten zituen. Urtebete egin zuen han. Gero, eskopetak grabatu eta bitxigintzako gaiak egiten zituen Silverio de Miguelen tailerrean hasi zen lanean. Bertan, Goyo eskopeta- eta trokel-grabatzailearekin aritu zen bi urtez. 16 urte betetakoan, Ignacio Ugartechearen lantegira joan zen beharra egitera, eta hantxe ibili zen 21 urterekin soldadutza bukatzen duen arte.
Lantegi batetik besterako erromesaldi hari esker, hainbat lan-molde eta -teknika ezagutzeko parada izan zuen.
Soldaduskatik bueltan, armak egiten berezituta zegoen LAURONA enpresan sartu zen, eta 7 urte eman zituen bertan.
Italiar batzuekin eta Eibarreko beste bi grabatzailerekin batera, grabaketa-lantegia muntatu zuen, eta, eskuzko grabaketan ez ezik, mekanizatuan ere espezializatu ziren. 1980 urteetako krisialdiaren ondorioz, baina, desegin egin zen enpresa.
Ondoren, Salvador Sánchezekin elkarte bat osatzen du 12 urtez. Bera eskuz grabatzen zuen eta Salvador pantografo bidezko grabazioak egiten zituen.
22 urtez bere kontura aritu zen lanean, harik eta 2001ean Elgoibarko Arrieta eskopeta finen enpresan sartu zen arte. Gaur egun ere hantxe dihardu.
1980an eta 1983an, Italiako Cesare Giovanello grabatzailearen lantegian aritzeko gonbita jaso zuen. Sasoi hartan, arma-grabaketako munduko lantegirik onena zen gehienen ustetan. Vicente “eskuaide” grabazio modalitateaz maitemintzen da da hemen.
1991n, Eibarko armen damaskinatua eta grabatua sustatzeko asmoz, Nurembergeko Arma Azoka entzutetsuan erakustokia jarri zuen Eibarko udalak. Damaskinari 2 eta grabatzaile 1 (Vicente Alberdi) aritu ziren jendaurrean lanean.
Gaur egun Arrieta arma finen enpresako nominan dago, baina etxetik egiten du lan.
1999ko otsailean, Artisau Tradizionalaren diploma eman zion Donostiako Merkataritza Ganberak, eta, urrian, Maisu Artisauaren titulua Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Zestoako Jesusa Azpeitiarekin dago ezkonduta, eta bi alaba ditu: Amagoia (1974) eta Maider (1979), biak ingeniariak.
Telebistako eta irratiko hainbat programetan hartu du parte.
Vicente Alberdi Aizpurua
Wenceslao Orbea, 15, 4, ezk.
20600 EIBAR / GIPUZKOA
Telefonoa: 943 202 161
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria