Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Honako erreminta hauek erabiltzen ditu:
Grabatzailearen mailua. Txikia da, xixelen gainean behin eta berriro kolpe txikiak emateko.
Xixela. Benetan altzairuzko barratxo bat da. Horren sorbatza grabatzaileak prestatzen du, dituen beharren arabera, eta grabatzailearen mailuak kolpatzen du. Erreminta hori grabatzaileak berak fabrikatzen du, puntan altzairu oso ona jarriz. Beste muturrean, berriz, edozein altzairu soldatzen dio edo, bestela, egurrezko heldulekua jarri.
“Eskuaidea”. Italiarrek “bulino” deitzen diote. Aurrekoa bezalakoa da, bakarrik eskuez eragiten zaiola (normalean bira txiki baten bidez). Horretarako, aurreko xixelak baino egurrezko helduleku askoz handiagoa du. Erreminta hau erabiliz marrazkia, azken lana, erabat ezberdina da, xixelarekin eta mailuarekin lortzen denarekin alderatuta. Hau egiteko lupa erabiltzen da.
Puntadun konpasa. Zirkunferentziak edo zirkuluak marrazteko erabiltzen da.
“Arraiadun orrazia”. Puntadun puntak dituzten xixelak dira, eta arraia paraleloak (lodiak edo ez hain lodiak) egiteko erabiltzen da, arraiadun fondoak egiteko piezetan.
Lanaren prozesua honako hau da:
1) Marraztu egiten da, hau da paperean diseinatzen da gero arman grabatuko dena.
2) Marraztu egiten da grabatu nahi dena. Bi eratara egin daiteke: librea bada edo inolako ereduri egokitu behar ez bazaio, plakaren gainean egiten da, arkatz koipetsu baten laguntzaz. Ondoren, puntzoi fin batez lehen marrazkia egiten da, ia ezabaezina.
Kopiatu eta eredu jakin batera egokitu behar bada, motiboa paper begetalaren bidez kopiatu ondoren, piezari tinta-bainu bat ematen zaio eta gero gainean papera jarri, puntzoia pasatzeko, eta tinta itsasteko. Orduan piezan horren aztarna geratzen da. Azkenik, puntzoi metalikoa pasatu beharko da, arraiatzeko. Horrela, lan-jarraibide guztiak izango ditugu.
3) Horren ondoren “moztu” egiten da, xixelaren gainean grabatzailearen mailuarekin kolpe txikiak emanez.
Vicenteren esanetan “eskuaide edo bulino lanak buril tradizionaleko lanak baino askoz gehiago harrapatzen du. Baina beste alde batetik, perfekzioa handiagoa eskatzen du ere”.
Beste aukera bat ere badago: eskuaidearekin eskuz egitea. Eskuaideak egurrezko helduleku askoz handiagoa du, erraztasunez lan egiteko.
Grabatzaileak berak egiten ditu bere tresnak eta xixel ugari ditu, buru, forma, tamaina, eraso-angelu... ezberdinekin. Bere lanerako, mahai gaineko esmerilagailu batean zorrozten ditu etengabe.
4) Pieza bukatutakoan, metalarentzako lixa zahar gastatu koipetsu bat pasatzen dio gainetik, laztasunak kentzeko. Gainera olioak lanak berezkoa duen patina iluna ematen dio.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria