Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PRODUKTUAK
Lan guztia enkarguz egiten du bere enpresaren bidez. Bezeroak zer egin nahi dioen esaten dio eta berak txisparen txapa, baskula, grabatzen du, batzuetan baita kanoiak ere.
Orokorrean marrazki guztiak katalogotik eskatzen dira, nahiz eta gehien eskatzen diren irudiak animalienak izan.
Esate baterako, oparitzat eskopeta jasoko zuen neskaren aurpegia grabatu zuen eskopeta batean. Beste batean ehiztariaren zakurra, tenplu mormoi bat, Guggenhein museoa edota errusiar bezero batzuentzako emakume biluziak grabatu ditu.
Ia esklusiboki armak lantzen ditu, nahiz eta bestelako gauzak ere egiten dituen: kutxak, koadroak...
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria