Argazkia
Koldo Salinas
Maisu Txokolategilea
2008  /  04  /  11-25
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak


PRODUKTUAK

Bi produktu-linea dituzte:

A. Gozotegia: pastelak, trufak, pastak, etab.

B. Txokolatezko produktuak: bonboiak, tartak, tabletak, etab.

Esan behar dugu espezialitate horretan –hots, bonboiak egiten– erakusten duela Koldok bere jakintza guztia; izan ere, 57 bonboi-mota baino gehiago egiten ditu.

Besteak beste, hauek azpimarratuko ditugu:

· Mugurdizko bonboia.

· Ardo-bonboia.

· Williams udarezko bonboia.

· Cariñena ardoz egindako bonboia, tonkarekin.

· Karameluzko bonboia, gurin gaziarekin eta banillarekin.

· Trufak.

· Bidasoako harriak.

· Txingudiko harriak.

· Laranja konfitatua.

· Trufazko turroia.

· Mugurdizko turroia, hur-gandujarekin, txokolate beltzez estalia.

· Txirbil-tarta.

· Almendrazko tarta.

· Mozart tarta, almendrazko eta hurrezko pralin kurruskarikoa, krema ingelesarekin.

· Kursaal tarta, laranja-moussekoa, Gran Marnierrekin.

· Haizea tarta, txokolatezko chantillykoa eta krema txigortukoa.

Koldoren filosofia erraz-erraza da: “tradizioari eustea, modernotasunaren alde onak aprobetxatuz”. Koldok dio mirestekoa dela lehen artisauek lortzen zuten kalitatea, zer baliabide primitibo erabiltzen zituzten kontuan hartuta. Egun, kalitate-maila horri eutsi beharra dago, eta egungo aurrerapen teknikoek eskura jartzen dizkiguten baliabideak erabili.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen