Argazkia
Salvador Sánchez
Grabatzailea
2008  /  05  /  09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


PRODUKTUAK

Esan dezakegu bere espezialitatea era guztietako grabatuak direla:

Grabatzeko era ugari direla ikusi ditugu; eta materialei dagokienez, oso aukera handia du, metal, plastiko, beira, zur eta abarren gainean lan egiten baitu.

Orokorki, esan dezakegu bere produkzioaren % 70 gutxi gorabehera armen fabrikaziora bideratuta dagoela, eta gainerako % 30a inguru industriarako errotuluak egitera (makina-erreminten aginteetarako plakak, oparitarako bitxigintzarako plakak, etxeen edo bulegoen sarreretarako plakak, etab.).

Ohartarazi nahi dut, gauza bat dela eskuzko grabatua, artisau-lana, arma onetarako erabiltzen dena (kalitate eta prezio handiko armetarako); eta beste gauza bat seriean egiten diren eskopeten grabatua, nahiz eta kalitate onekoa izan prezio txikiagoa duena. Horregatik, lanak antzekoak izan arren ez dira berdinak. Eskuz egindako pieza bat enkargatzen diotenean Salvadorri, hura egiteko behar diren orduen araberako prezioa izango du pieza bakar horrek. Baina serie bat eskatzen badiote, laserrarekin eginda, esaterako, beste prezio txikiago bat du. Betiere, egingo den lanaren arabera.

Adibide bat jartzearren, esan dezakegu laser-makina batean egiten den lana, dena eskuz egin ahal izateko, hamar grabatzaile beharko liratekeela hilabetez lan hori egiten.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen