Argazkia
Salvador Sánchez
Grabatzailea
2008  /  05  /  09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


HISTORIA

EUSKONEWS 433 zenbakiaren fitxan, labur-labur azaldu genituen XVI. mendetik armen fabrikazioan aritu izan diren lanbideak.

Geroago aipatuko ditugun ekipoetan arreta jarriz, esan daiteke ezagutzen dugun pantografoaren antzeko lehen aparatua Alexandriako Heron matematikari eta mekaniko greziarrak asmatu zuela. Horrek K.a. 100. urte inguruan marrazki originalaren tamaina handiagoko edo txikiagoko kopiak egiteko aparatua sortu zuen. Berez, 1630ean asmatu zen pantografoa, hain zuzen, Christoph Scheiner alemaniar fisikariak.

Elektrohigadurari dagokionez, 1672an jaio zela esan daiteke, Gottfrierd Wilhem Leibniz-ek lehen txinparta elektrikoak sortu zituenean. 1775ean Alessandro Voltak “elektroforoa” fabrikatu zuen, kondentsadore lau baten antzekoa, eta Abrahan Bennet-ek 1786an elektroskopioa. Kondentsadore baten deskargek sorturiko maiztasun handiko txinparta elektrikoen ezaugarri urratzailearen erabilera da elektrohigadura.

Dagoeneko, garai modernoetan, teknologiari esker laser-izpiak sortu dira. Hori zientziako, medikuntzako, estetikako eta abarretako hainbat alorretan erabiltzen da.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen