Argazkia
Salvador Sánchez
Grabatzailea
2008  /  05  /  09-23
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesuak
 Prezioak


ARTISAUA

Salvador Sánchez Morales 1949ko maiatzaren 22an jaio zen Villa del Ríon (Kordoban), eta bost anaietatik laugarrena da.

1949an haren aita, Juan Sánchez, familiarekin Gasteizera etorri zen. Bertan hargin gisa lan egin zuen Uribarriko presan. Haren seme nagusia, Juan, Eibarrera joan zen lanera; hori dela eta, 1955ean, Salvadorrek 6 urte zituela, familia osoa Eibarrera joan zen.

Salvadorrek Eibarko Eskola Publikoetan ikasi zuen eta 14 urterekin Luis Vergara Camiñoren tailerrean sartu zen ikastun, anaia nagusiak lan egiten zuen tailer berean.

18 urterekin Gaspar Areizagaren tailerrean hasi zen grabatzaile. Soldadutzaren ostean, Grabados Aramberri tailerrean sartu zen. Handik urtebetera bazkide batekin, Manuel López Reyrekin, Eibarko Txirio-kaleko lokal batean –lehenago Luis Vergararena izan zena– ireki zuen bere tailerra. 15 urteren ondoren, bere kabuz lan egiteko Eibarko Aubixa auzoko lokal batera aldatu zen. Handik denbora batera Vicente Alberdi sartu zen bazkide, eta harekin partekatu zuen tailerra hamaika urtez. Baina aldi horren ostean, 2000. urtean berriz bakarrik geratu zen.

2005ean lokalez aldatu zuen eta Eibarko Oataola etorbideko 27 zenbakiko 4.ean duen egungo tailerrean hasi zen lanean.

Alicia Manzanorekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan ditu: neska bat, Virginia (1977an jaioa eta bi biloba eman dizkiona), eta mutil bat, Oscar (1988 jaioa, ezkongabea). Bai neskak bai mutilak Salvadorrekin tailerrean egiten dute lan.

Salvador Sánchez Morales
Otaola etorbidea, 27 - 4º
20600 EIBAR / GIPUZKOA
Tel. 943 70 06 38
Posta: grabadossanchez@telefonica.net

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen