Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesuak | |
Prezioak |
PROZESUAK
Lan-prozesua honako hau da: Lehenik eta behin, eskaria jaso ostean, originala egin behar da. Orokorrean, Salvadorrek berak eskuz eginiko marrazkia izan ohi da, eta hori erabiltzen da amaierako grabatua egiteko.
Ondoren sistema bat edo beste aukeratuko du. Artisau-grabatua bada mailu eta burilen bitartez. Elektrohigaduraren edo laserraren bidez egin behar badu lana, marrazkia ordenagailuan sartzen du; horrela, horrek burutuko du prozesua pieza originalaren gainean.
Lana frikzio-makinaren bitartez burutzen den kasuetan, altzairu gozoko xafla baten gainean motiboa edo marrazkia era tradizionalean grabatuz hasten da prozesua. Behin amaitu ostean, pieza hori tenplatu egiten da, eta ondoren presio bidez burdin gozoko gurpil batzuetara igortzen. Gurpilek motiboak inprimaturik dutenean tenplatu egiten dira gogortu daitezen. Gurpil horiek presio bidez marrazkia igortzen dute amaierako piezetara, eta inprimatu ostean tenplatu egiten dira horiek.
Batzuetan plaka batzuk grabatu ostean hondoa marrazten zaie, eta behin sikatutakoan, babesteko berniz-bainua ematen.
Lan horiek egiteko, oso ondo ekipaturiko tailerra du Salvadorrek, bai grabatzaile-mahai klasikoa, leiho handi baten aurrean, baita elektrohigadurako makina, zenbakizko kontroldun bi pantografo, bi laser-grabatzaile, gurpil bidezko presio bidezko bi frikzio-makina, prentsa, fresatzeko makina, elektroesmerilagailua, zizailak, widia zerra eta beste batzuk ere.
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria