Sarrera | |
Historia | |
Artisaua | |
Produktuak | |
Prozesua | |
Prezioak |
ARTISAUA
Gaur dugun upelgilearen aitona, José Fernández (Tomelloso, Ciudad Real), upelgile-lanetan hasi zen, lanbideari aitari ikasita. Hura 1938an hil zen, 58 urte zituela, eta haren anaia Emiliok beste lehengusu upelgile batekin bat egin eta upeltegi bat jarri zuen Valladolideko Zorrilla kalean.
José Fernández Díaz dugu gure artisauaren aita, eta beraz, lehen aipatutakoaren semea. Josék beste anaia batzuekin batera ikasi zuen lanbidea familiaren upeltegian.
Ramón, aitaren anaia bat, Pasaiako PYSBE enpresaren bakailao-ontzietan hasi zen upelgile lanean, eta beste batek, Gabrielek, upeltegi bat jarri zuen Valentzian.
Gure artisauaren aita bere jaioterrian, Tomelloson, lanean ari zela, San Adriango Muerza upeltegiak dei egin zion bertan lan egiteko. Sei hilabetez bakarrik egon zen han, eta ondoren, bere upeltegia jarri zuen herrian. Clara Collekin ezkondu eta San Adrianen bertan lau seme-alaba izan zituen. 1988ko azaroaren 18an hil zen, 72 urte zituela.
Gure artisaua Madrilen jaio zen, 1940ko urriaren 14an, eta ume zela familiak San Adrianera ekarri zuen.
1963an, Kalagorriko María Pilar de Arenzanarekin ezkondu eta 2 alaba izan zituen. Gaur egun 2 biloba ere baditu.
1983tik hona, Errenteriako, Lizarrako, Miranda de Ebroko, Basauriko eta Nafarra Oiñezeko artisau-azoketara joan ohi da, eta gaur egun, ia astebururo izaten du artisau-azokaren bat.
2000 eta 2003 bitartean irakasle-lanetan aritu zen Kalagorriko eskola-tailerrean.
Hainbat sari jaso ditu, besteak beste:
Gaur egun partikularrentzat egiten du lan, hau da, etxerako ardoa egiten dutenentzat eta upeltegi-jabe txikientzat.
José Fernández
Coll
Dos de Diciembre K., 6
31570 San Adrian / Nafarroa
Tel. 948 67 07 15
Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria