Argazkia
José Fernández
Upelgilea
2008  /  06  /  06-20
Egilea:  Antxon AGUIRRE SORONDO
 Sarrera
 Historia
 Artisaua
 Produktuak
 Prozesua
 Prezioak


HISTORIA

Plinio Zaharrak, historialari latindarrak, idatzi zuenez, galiarrak izan ziren egurrezko upelak egiten lehenak. Upelak estutzeko ez zuten ez iltze-multzorik ez mihiztadurarik erabiltzen: adarrezko edo zumezko uztaiek estutzen zituzten upelen oholtxoak.

Hasieran, edariak garraiatzeko sortu ziren upelak, baina gaur egun, ardo ondua zahartzeko baliatzen dira.

Upelaren egur motak (upel berriei buruz ari gara) eta bertan sartzen den ardo motak erabakiko dute ardoaren zahartze-maila. Horrez gain, ahoan nahiz geroko zaporean bereiziko ditugun hainbat usain gozo emango dizkiote ardoari.

Kalitatezko ardoetarako ondo aztertzen dira upelak; egur motaz gain, horien hezetasuna eta jatorria begiratzen dira, eta baita upela zenbat “txigortu” den ere (ondoren azalduko dugu zertan datzan datu hori). Horrela, upela asko txigortu bada, ardoak bainila kutsuko usain bizia izango du, eta gutxi txigortu bada, aldiz, berdetasun-sentsazioak.

Zure iritzia / Su opinión
euskonews@euskonews.com
Bilaketa

Bilaketa aurreratua

Parte hartu!
 

Euskonewsen parte hartu nahi duzu? Bidali gaietarako zure proposamenak!

Artetsu Saria 2005
 
Eusko Ikaskuntza

Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik

Buber Saria 2003
 
Euskonews & Media

On line komunikabide onenari Buber Saria 2003

Argia Saria 1999
 
Euskonews & Media

Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria

 Galeria
Bilatu Euskonewsen