Prezioak

Zilar fineko bitxiak:

· Belarritako parea: 22 eurotik 60 euroraino
· Eskumuturrekoak: 60 eurotik 125 euroraino
· Eraztunak: 28 eurotik 120 euroraino
· Lepokoak: 35 eurotik150 euroraino

Ziku
Bitxigilea

Antxon AGUIRRE SORONDO

ZIKU
Zikuñaga Armendáriz Illarramendi
Tailerra: Zikuñaga Arteleku
Errapia Elkartea
HERNANI
Tel. 600 56 57 81
Posta elektronikoa: zikubitxi@gmail.com

Ziku

Sarrera

Zilarrezko bitxien eta horien historiaren inguruan interesa duten irakurleentzat, ohitura dugun legez, hona hemen aurrez argitaraturiko gremio horretako artisauei buruzko lanen zerrenda:

· Aitor Diego eta Aurkene Rementeria (EUSKONEWS 237. zk.).
· Asun Esnal (EUSKONEWS 295. zk.).
· Juanjo Ucar (EUSKONEWS 317. zk.).
· Aitor Gisasola. KULUMA (EUSKONEWS 475. zk.).

Gaur artisau gazte bat ekarri dugu, bere lanbidean oso grinatsua eta etorkizun handikoa: Zikuñaga Armendáriz.

Ziku

Artisaua

Formazioa:

Donostiko EASO Politeknoan, bitxigintza erdi-mailako zikloa 2006 - 2008

Lan esperientzia:

1996 - 2004 Mexikon Artisau Bitxigile bezala
2009 Euskal Herrian, Ziku Bitxigintza taillerra proiektua profesionalki martxan jarri zen.

Produktuak

Elementu bakarrak produzitzen ditu, hau da, ez dira seriean egindakoak: belarritakoak, eraztunak, zintzilikarioak, bitxiak, mahuka-bikiak, etab.

Zilarra da bere lanetan erabiltzen duen oinarrizko elementua, nahiz eta batzuetan harriekin, hala nola, agatekin eta akuamarinekin, edo larruarekin ere lan egiten duen, baita urrearekin ere.

Bere produktuak azoketan saltzen ditu, bai artisautzakoetan, baiErdi Arokoetan.

Zikunen arabera, bere bezero nagusiak 32 eta 50 urte bitarteko emakumeak dira, baina normala den bezala, beste adin batzuetako bezeroak ere baditu, baita gizonezkoak ere.

Ziku

Prozesuak

Lehenik eta behin pieza diseinatzen du, koaderno batean marraztuz, ahalik eta xehetasun handienarekin.

Egia esan, orokorrean, behin pieza egiten hasten denean, egin ahala aldaketak sartzen ditu, baina beti ideia nagusiari eutsiz. Esan dezakegu xehetasun txikiak soilik aldatzen dituela.

Behin ideiak argi dituenean, pieza argizariz egiten du. Horretarako argizari bereziak erabiltzen ditu, bitxigileentzako produktuetan espezializaturiko establezimenduetan saltzen direnak.

Hainbat eratako argizariak daude: berdez tindatua, gogorrena dena, eta urdinez tindatua, bigunena dena. Dentistentzako argizari berezi bat ere erabiltzen du, kolore arrosako xafla mehetan datorrena.

Zerratxo batekin bloketik argizari zati bat mozten du eta haren gainean punta meheko soldagailu elektrikoaren, xaflen eta karraken laguntzaz nahi den pieza eginez doa.

Ziku

“Gehien atsegin dudana eskuekin eta argizariarekin jolastea da, argizariaren barrutik zerbait ateratzea. Piezak pertsonalitatea izaten du, bizitza izango balu bezala”.

Horrela hainbat pieza egiten ditu, eta behin amaituta daudenean enbor nagusiari batzen zaizkio, itxuragatik zuhaita deritzonari forma emanez. Hori zilindro baten barruan jartzen da, eta eskaiolaz betetzen. Ondoren huts-makina batean sartzen da, barruan geratzen den aire guztia ateratzeko. Behin lehortzen denean, molde hori labean sartzen da, eta beroaren eraginez barruko zuhaitza urtu egiten da. Gero hutsik geratu den ardatza, zilarrarekin betetzen da.

Behin moldea zilar urtuarekin bete ostean, hozten uzten da, jarraian barrutik zuhaitza ateratzeko, baina oraingoan zilarrezkoa. Ateratako pieza desberdinak banandu egiten dira, eta lan-mahaira eramaten, amaitzeko. Izan ere, gogotik limatu eta leundu behar izaten dira, eta kasu batzuetan elementu osagarriak erantsi behar izaten zaizkie, hala nola, perlak, harriak, etab.

Gure artisauak erabiltzen dituen ekipoak honako hauek dira:

Ziku

· Kautxua bulkanizatzeko prentsa.
· Argizaria likidotzeko makina.
· Huts-ponpa.
· Labea.
· Galdaketako arragoa (butanozko sopletearekin berotzen da).
· Zentrifugadorea.
· Leuntzeko makina birakaria.
· Txapa edo haria egiteko ijezteko makina.
· Hariak egiteko trefilagailua.
· Sopletea.
· Mikromotorra

Eta makina bat esku-erreminta, baita konpainia egiten dion irrati bat ere.

Irakurleen iritziak:

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru AldundiaEusko Jaurlaritza
Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media