Prezioak

· Yo-yoak: 5 €-tik aurrera.
· Paparrekoak: 7 €-tik aurrera.
· Idunekoak, eskumuturrekoak, etab.: 10 eta 20 € bitartean.
· Zurezko zaldiak: 15 €-tik aurrera.
· “Senkuak”: 20 €.
· “Maitagarri” handiak: 25 €-tik aurrera.
· Besterik.

Nieves Maidagan
Panpinak eta altzariak zaharberritzea

Antxon AGUIRRE SORONDO

NIEVES MAIDAGAN BARRENETXEA
Maxpe, 37-6. esk.
20820 DEBA / GIPUZKOA
Posta elektronikoa: nmaidagan@gmail.com

Yo-yoak

Yo-yoak.

Sarrera

176. Euskonewsen ere oihalezko panpinak egiten zituen artisau bati buruz aritu ginen, Juan José Guisasolari buruz, hain zuzen ere. 349. alean txotxongiloak egiten zituen Menina Tailerrak aipatu genituen.

EUSKONEWS 325.ean (Kulunka) eta 445.ean (Carlos Ibarra) altzariak zaharberritzeari buruz jardun genuen.

Gaurkoan Nieves Maidagani buruz jardungo dugu, artisau horrek garatzen dituen bi jarduerak (guztiz desberdinak) aztertuz: panpinak egiten eta altzariak zaharberritzen ditu.

Artisaua

Nieves Maidagan

Gure artisaua 1962ko martxoaren 8an jaio zen Deban.

Madrilen ikasi zuen, Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen Eskolan, “Bolumen-teknikak” espezialitatean.

1980 aldean, Daniel Esmoris bere senarrarekin batera arropa-dendetarako manikiak diseinatzen eta egiten hasi zen. Denborak aurrera, saltokietarako hainbat osagarri egiten hasi ziren, hala nola, esekitokiak, erakustokiak, salmahaiak, etab. Aldi berean, Madrilen bertan, Gremioen Fundazioan “Altzarien zaharberritze” ikastaroa egin zuen, eta hala, altzariak zaharberritzeko lana erantsi zion bere katalogoari.

1996an Debara itzuli zen eta altzariak zaharberritzeko lanean jarraitu zuen bertan ere. Aldi berean, baina, “altzariak zaharberritzeko eta birziklatzeko” ikastaroak ematen hasi zen, eta horretan dirau oraindik ere.

2008an, lan-aukerak handitzeko asmoz, beste elementu batzuk egiten hasi zen, hala nola, “maitagarriak”, Eibarren izaten diren artisautza-azoketan saltzen dituen oihal birziklatuz egindako pertsona itxurako figuratxoak.

EIBARTeko, Eibarko Artisauen Elkarteko, kidea da, eta horren bidez urtero hainbat azokatan hartzen du parte.

8 eta 12 urteko bi alaba dauzka, eta haiek izaten dira “maitagarrien” kalitatea balioesten lehenak.

Produktuak

Bi jarduera dauzka:

1. Altzariak zaharberritzea eta birziklatzea.

2. Berak “maitagarriak” deitzen dituen oihalezko panpinak. Oihalezko figuratxo xarmantak dira, figuratxoen goiko aldetik zein gortinetatik eseki daitezkeenak, atzeko aldean duten kako baten bidez.

3. Besterik: adibidez, yo-yoak, zurezko zaldiak, “senkuak” (bakarka aritzeko joko japoniarrak) eta abar, guztiak ere antzinakoaren xarma dutenak.

Gainera “maitagarri” txikiak ere egiten ditu, neskatoek arropan eraman ditzaten.

Prozesuak

Nieves Maidagan

“Maitagarriak” egiteko oihal birziklatuak edo erakusgai zaharrak erabiltzen ditu.

“Maitagarriek” elementu gutxi behar dituzte: oihalak, zintak, sokak, hariak, pintzelak, koloreak, josteko makina eta... irratia.

Altzariak zaharberritzeko prozesua, aldiz, honako hau da, gutxi gorabehera: Pieza aztertzen du; batzuetan, pieza sendotzeko lagun arotz baten laguntza behar izaten du. Ondoren, goitik behera garbitzen du eta (beharrezkoa bada) tratamendu antixilogafoa ezartzen dio. Tratamendua erraza bada, berak egiten du, eta sakoneko lana eskatzen badu, bere probintziako enpresa espezializatuetakoren batera bidaltzen du. Tratamendua amaitu ondoren, “poroak estaltzeko” produktu batez eskualdi bat ematen dio, eta leunki lixatzen du. Batzuetan prozesua behin baino gehiagotan egin behar izaten da, eta amaitzen denean azken lixatze fina egiten da. Pieza lehor dagoenean, berniza eman edo margotu egiten da. Ahal den guztietan Nievesek berniza ematea nahiago izaten du, horrela objektua are gehiago nabarmentzen da. Hau da, hobeto ikusten da zuraren edertasuna (325. eta 445. fitxetan datu gehiago eskura daitezke).

Irakurleen iritziak:

Eusko IkaskuntzaAsmozEusko Media