Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Duela 9 urte Arabako Foru Aldundian Euskara Aholku Batzordea sortu zen. Bertan aritu zirenak kultur mundutik baina batez ere filologiaren mundutik zetozen.Henrike Knörr, Euskaltzain izandakoa, buruan zegoelarik eta Jose Mari Berasategi idazkari moduan. Sabin Salaberri, Gorrotxategi, Lakarra etab. ere bertan aritu ziren. Sortu zenean, Euskara Aholku Batzordearen helburu nagusia Foru Aldundiari euskararen inguruan aholku ematea izan zen. Euskaren Foru zerbitzu berria sortu da alde batetik, eta bestetik, Henrike gure laguna zendu egin zaigu. Horrek ekarri duena izan da Aholku Batzorde berri bat eratu beharra, helburu berriak lortzeko.
Sortu berri den Euskararen Aholku Batzordea beste helburu batzuk ditu. Horregatik ere egitura desberdina du: 27 pertsonak osatzen dute batzorde hau. Eragile hauek esparru oso desberdinetakoak dira, irakaskuntza, gazteria, merkataritza, etorkinak, guraso elkarteak, euskara teknikariak, soziolinguitikan adituak, bertsolari elkartea, kultur elkarteak, eskola kirola, komunikabideak eta aisialdia, beteak beste, baina denak ari dira euskararen alde lanean, bakoitza bere esparruan buru belarri zein bere ikuspuntuan.
Argazkia: Christoffer Engström.
http://www.flickr.com/photos/christofferengstrom/2938694612/
Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuak bi hilabete besterik ez darama lanean, baina hasi da, jada, egoeraren diagnosi txiki bat egiten.
Euskarari hurbiltasuna ematea da proposamena, euskararen erabilera soziala bultzatzea helburu nagusia delarik. Datozen hurrengo 3 urteetarako ekimen konkretuak prestatzen ari dira eta horiek gauzatzea eta aurrera ateratzea da momentu honetan garrantzizkoena.
Esan genezake helburu nagusiena gizarte osora iristea dela. Hau da, edonorengana iritsi daitekeen zerbitzu bat izatea, eta ez bakarrik goi mailara iristen dena. Milaka hiztun daude Arabako Lurralde Historikoan, 120.000tik gora azken ikerketek diotenez, eta bakoitzak euskararen erabilera desberdina egingo du. Beraz, Aholku Batzorde honen eginbeharra erabiltzaile bakoitzari tresnak eta baliabideak erraztea da.
Datozen urteetarako zerbitzuaren ildo nagusien artean bitartekariak koordinatzea eta elkarlanean aritzea izango da. Garrantzizkoa den beste zerbait dirua da, noski. Diru laguntzak beharretara egokitu behar dira eta ez alderantziz. Horretarako, eragileekin, kultur erakundeekin elkartu, proposamenak egin eta hori diru laguntzetan islatu behar da.
Garrantzizkoa da euskararen erabilera eta ezagutza bultzatzea. Beraz, ekintzak eta programak diseinatu eta aurrera eramatea derrigorrezkoa da. Baina ekintza horiek aktiboak izan behar dute, hizkuntza erabiltzera bultzatzen dutenak eta noski, jarraipena dutenak ere. Ondo dago noizean behin, urtean behin, euskararen aldeko ekitaldi handiak antolatzea, baina Arabako Foru Aldundiko Euskararen Aholku Batzordeari derrigorrezkoa iruditzen zaio egunerokoari garrantzia ematea. Azken finean, jarraipena eman, euskararen garapen prozesu honi.
Hedabideek ere protagonismoa hartuko dute eta euskara sustatzeko baliabide garrantzitsu bihurtuko dira. Alde batetik, hedabide berriak sortuz eta bestetik, kalean daudenak elebidunduz. Araba aldeko hedabideetan, euskarari dagokionez, gabezia nabarmena agertzen da gaur egun, eta hori aldatzen saiatu beharra dago.
1991. urtean %7a besterik ez zen elebidun Araban. Gaur egun, aldiz, datu hori %40ra igo da eta igoera nabarmen baten aurrean egon arren, oraindik gauza asko egin daitezkeela argi dago. Egiteke dauden ekintza horien gehiengoa gazte jendeari zuzenduta egongo dira. Inkestek diotenez, elebidunen %40 hori osatzen dutenen gehiengoa 35 urte baino gutxiago dute eta adin tarte hau da gaur egun bereziki zaindu beharrekoa. Beraz, ahalegin handiak egingo dira gazteriari begira. Bai eskoletan, bai unibertsitateetan bai aisialdia esparruan ere euskara bultzatuz. Euskara, Kultura eta Kirol Sailetik behin eta berriro ari dira esaten behetik gorako ekintzak direla egokienak eta emaitza aberatsak ematen dituztenak.
Ilusio handiz birjaio da Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzua. Harrera oso ona izan du martxan dabilen bi hilabete hauetan eta ilusioa nabarmentzen da proiektua aurrera daramatenen artean. Lan egiteko gogoa eta ilusioa. Oso argi daukate egin beharreko lan handi hori elkar-lanean egin behar dela.
Bidea argi dago: Arabako hiztunen komunitatea zabaldu, egun dagoen euskal hiztun familia handitu, beraz.