Euskonews-en zure iritzien berri izan nahi dugu. Bidal itzazu!
Euskonews aldizkarian parte hartu nahi al duzu?
Arbaso Elkarteak Eusko Ikaskuntzari 2005eko Artetsu sarietako bat eman dio Euskonewseko Artisautza atalarengatik
On line komunikabide onenari Buber Saria 2003. Euskonews y Media
Astekari elektronikoari Merezimenduzko Saria
Arabako Foru Aldundiak 122.000 euroko dirulaguntza emango du 2008an zehar hainbat jarduera eta ekimen finantzatzeko. Dirulaguntza hori ia % 40 handiagoa da aurreko hitzarmenekoarekin alderatuta, eta haren helburu nagusia Arabako Campuseko euskarazko jarduerak sustatzea da.
Hitzarmenak, hasiera batean, 3 urteko iraupena izango du. Euskara, Kultura eta Kirol Sailak Arabako Lurralde Historikoko entitate batekin sinatzen duen hitzarmenik dirutsuenetakoa da. 1999an sinatu zen lehenengoz.
UPV/EHU-k gauzatuko dituen ekimenak finantzatzeko foru-laguntza arautuko da hitzarmenaren bidez. Hirian eta Arabako lurraldean eragin nabaria izan behar dute ekimen horiek, lau motatakoak izango direnak. Hona hemen:
Onarturiko 122.000 euroetatik, 60.000 euskara sustatzeko ekimenetarako izango dira, beste 50.000 kongresu eta ekitaldietarako eta gainerako 12.000 euroak unibertsitate-kirola sustatzeko.
Hitzarmenaren helburu nagusietako bat euskararen erabilera sustatzea da, hizkuntzaren normalizazioan aurreratze aldera. Hala, Kultur Campus programaren bidez garatzen diren jarduera guztietan euskararen presentzia eta erabilera sustatuko da. Orobat, Kultur Gelak programaren bidez Unibertsitateko ikasleei begira antolatutako ikastaroetan euskarazko eskaintza handitzea aurreikusita dago.
UPV/EHU-rekin lankidetzako bigarren esparrua, Euskal Herriko Unibertsitateak proposatu du Hitzarmena da, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailak eta Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek sinatu dute. Haren helburu nagusia euskara zientzietako gaietan sustatzea da, batez ere unibertsitate aurreko ikasleetan.
Argazkia: Bombardier.
http://www.flickr.com/photos/bombardier/85026137/
Lankidetza bi ekimenetan oinarrituta dago eta ZIO (Zientzia Irakurle Ororentzat) proiektua osatzen du.
- Zio: Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratzen du ZIO bilduma, Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Nazioarteko zientzietako bi liburu argitaratzen dira urtero euskaratuta.
- Irrika: Euskal Autonomia Erkidegoko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren kurtsoetako eta Batxilergoko ikasleen artean zientziak hedatu eta sustatzea du helburu.
Ikerkuntzaren eta Unibertsitatearen inguruko gaiak hedatzeko xedea duen argitalpena da Irrika. Gazteei Euskal Herriko Unibertsitatean eta, oro har, Unibertsitateko hezkuntzan prestakuntzarako eta lanerako zer aukera dagoen erakusteko sortu zen. Argitalpenak euskarri bikoitza du: alde batetik, aldizkariaren euskarri klasikoa, ikasleen artean doan banatzen dena, eta bestetik, webeko euskarria: www.irrika.net. Aldizkariak 40 orrialde ditu koloretan, 66.000 ale banatzen dira eta, batez ere, euskaraz idatzita dago. Argitalpenaren helburu nagusietako bat zientziaren aldeko zaletasuna sustatzea da, zientzia zentzu zabalean hartuta eta diziplina anitza den aldetik.
Proiektua oso interesgarria da, izan ere, zientziaren, teknologiaren eta giza zientzien ezagutza gizartera hedatzea erraztuko du. Bestalde, euskara goi mailako ezagutzarako erabiltzen badugu, ekarpen handia egiten ariko gara hizkuntzaren erabilera komunikazioaren eta kultura-inguruetan normalizatzeko eta handitzeko, inguru horietan euskarak oraindik eragin urria baitauka.
Beraz, helburu nagusiak honako hauek direla esan liteke:
Lazarragaren Eskuizkribua XVI. mendekoa da eta Arabako euskalkian idatzita ezagutzen diren lehenengo testuak jasotzen ditu. Borja Aginagalde artxibozainak aurkitu zuen Madrileko antzinakoen denda batean, 2004an.
Kulturaren eta filologiaren harribitxitzat hartzen da eta Arabako euskararen filologiaren aurkikuntzarik handiena omen da.
Argazkia: Brittany G.
http://www.flickr.com/photos/brittanyg/2621975065/
Eskuizkribuaren egilea Juan Pérez de Lazarraga da, Larrea Dorretxeko jauna. XVI. mendeko idazle hark hainbat kantuz, amodioari eta sexuari buruzko poemez eta artzain-nobela batez osatutako bilduma utzi zuen idatzita. Eskuizkribua hain baliotsua izateko lehenengo arrazoia erlijioa ez diren gaiak jorratzea da eta, bigarrena, gaztelaniaz idatzitako lehenengo nobela, “Los siete libros de Diana”, 1559an idatzi zelako, hau da, Lazarragak bere testuak idatzi baino urte batzuk lehenago soilik. Horrek esan nahi du eskuizkribua erdaraz idatzita egon balitz ere aurkikuntza handia izango zatekeela.
Idazkia aztertzen ari dira, aurkitu zenez geroztik. Horren ardura UPV-EHUko Letra Fakultateko ikertzaile talde batek du, Joseba Lakarra katedradunak zuzenduta. Monumenta Linguae Vasconum izeneko taldeak egile eta testu klasikoak ulertarazteko, euskal literatura hobeto ezagutarazteko eta hizkuntzaren historia eta eboluzioa ikertzeko lan egiten du. Baina ez da zeregin samurra, izan ere, testuan ageri diren hitz guztien esanahia asmatu behar dute. Horretarako, lehenik eta behin, letra idatzia ulertu behar da, jakina, eta kontuan hartu behar da eskuizkribuak kaligrafia desberdinak dituela. Orain, ikertzaileak aztertzen ari dira egile baten agindupean hainbat idazlek parte hartu ote zuten idazkian. Gauza bat argi dago: eskuizkribua 1564 eta 1567 bitartean idatzi zen eta 102 orrialde ditu (jatorrizkoak 106 orrialde zituen).
Adituen arabera, eskuizkribuak argibide ugari eskainiko du Arabako euskalkiari buruz, orain arte hari buruzko ia dokumentaziorik ere ez baitzegoen. Baina, bestalde, azpimarratzekoa da Lazarragak zati batzuk prosaz idatzi izana, orain arte uste izan baitugu prosa XVI. mendera arte ez zela garatu. Horrek agerian uzten du euskaraz idatzitako literatura ez zela uste bezain urruti egon Europako literatura-mugimenduetatik.